Loira

Frantziako departamendua

Loire[1] (frantsesez Loire) Frantziako Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (42). Prefektura Saint-Étienne hirian dago.

Loira (42)
Frantziako departamendua
Loira (42)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Prefetura Saint-Étienne
Prefeta Pascal Clément
(UMP)
Azpiprefeturak Montbrison
Roanne
Barrutiak 3
Kantonamenduak 40
Udalerriak 327
Kokapena
Koordenatuak 45° 45′ 14″ N, 4° 13′ 29″ E / 45.753806°N,4.224597°E / 45.753806; 4.224597Koordenatuak: 45° 45′ 14″ N, 4° 13′ 29″ E / 45.753806°N,4.224597°E / 45.753806; 4.224597
Loire-Position.svg
Azalera 4.781 km²
Demografia
Biztanleria 762941
Dentsitatea 159.577,70340933 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

GeografiaAldatu

Departamendu mugakideak hauek dira: Rodano, Isère, Ardèche, Loira Garaia, Puy-de-Dôme, Allier eta Saona eta Loira. Suprefetura hiriak: Montbrison eta Roanne.

Loira ibaiak[1] zeharkatzen du departamendua. Departamenduaren erdialdean Loira ibaiak ureztaturiko bi haran daude (Forez eta Roanne). Forez mendiak mendebalean daude; Madeleine iparraldean, eta Vivarais eta Lyonnais mendiak hegoalde eta ekialdean.

EkonomiaAldatu

Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, abere hazkuntza) eta industria (metalurgia, eraikuntza metalikoak, elektronikoa, ehungintza) dira.

ErreferentziakAldatu

  1. a b 36. araua. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-9-24.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu