Sèvre Niortaise (euskaraz: «Sèvre Niortekoa») Frantziako kostalde inguruko ibaia da, 170 kilometroko luzera duena. Sepvretetik (Deux-Sèvres) gertu jaio zen, 135 metrotara. Marais poitevin zingira-eremu zabala, zeharkatu ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da, l'Aiguillon badian, Ré uhartearen parean.

Sèvre Niortaise
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera158,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°17′32″N 0°06′09″W / 46.2922°N 0.1025°W / 46.2922; -0.1025
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera3.650 km²
Arro hidrografikoaSèvre Niortaise basin (en) Itzuli
Ur-emaria44,4 m³/s
IturburuaSepvret
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa (Charron
Puyravault)

Bere ibilbideak Deux-Sèvres, Itsas Charente eta Vendée departamentuak zeharkatzen ditu. Azken bi horien arteko mugaren parte da. Zeharkatzen dituen populazio nagusiak Saint-Maixent-l'École, Niort eta Marans dira. Antzinatik garraiorako erabili dute. Kanalizatu gabeko zati bakarra Niortetik gorako tartea da. Handik aurrera, eta XII. mendetik XX. mendera arte, ibilgua egokitu dute. 1808ko maiatzaren 29ko Napoleonen dekretu batek Niort hiritik itsasoraino 24 metroko zabalera ematea agintzen zuen. Ibai-garraioak behera egin zuen XX. mendean, eta, gaur egun, funtsean, interes turistikoa du.

Deux-Sèvreseko Sèvre bietako bat da. Bestea Sèvre Nantaise ibaia da.

Kanpo estekak aldatu