Yvelines Île-de-France eskualdeko departamendua da (78). Prefektura Versailles hirian dago. Mugakide ditu Val-d'Oise iparraldean, Hauts-de-Seine ekialdean, Essonne hego-ekialdean eta Eure eta Loir hego-mendebaldean.

Yvelines (78)
Frantziako departamendua
Yvelines (78)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Île-de-France
Prefetura Versailles
Prefeta Pierre Bédier
(UMP)
Azpiprefeturak Mantes-la-Jolie
Rambouillet
Saint-Germain-en-Laye
Barrutiak 4
Kantonamenduak 39
Udalerriak 262
Kokapena
Koordenatuak 48° 50′ N, 1° 55′ E / 48.83°N,1.92°E / 48.83; 1.92Koordenatuak: 48° 50′ N, 1° 55′ E / 48.83°N,1.92°E / 48.83; 1.92
Yvelines-Position.svg
Azalera 2.284 km²
Demografia
Biztanleria 1438266
Dentsitatea 629.713,66024518 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea
Versaillesko Jauregiko lorategiak

Parisen sartalderantz dago, departamenduaren zati bat Paris hiriaren zabalkundeak hartzen duela. Lurralde lau apala da. Sena ibaiak ekialdetik mendebalerantz igarotzen du iparraldea, eta haren arroaren barruan dago departamendu osoa. Nekazaritzak hegoaldean du batez ere garrantzia: laboreak, erremolatxa, patata, zuhainak eta barazkiak egiten dira batez ere. Basogintzak ere garrantzi handia du: ezagunak dira Rambouillet, Saint-Germain-en-Laye eta Marly-le-Roi basoak. Iparraldean, Sena ibaiaren inguruetan industria da nagusi: automobilgintza, petrolio findegia, kimika industria, eraikuntza gaiak, Porchevilleko zentral termoelektrikoa, etab.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu