Lozère[1] (frantsesez lɔzɛʁ ahoskatua; okzitanieraz: Losera luˈzeɾɔ ahoskatua) Okzitania eskualdeko departamendua da (48), Frantziako erdi-hegoaldean, Massif Centralen hego-ekialdean. Bertan dagoen Lozère menditik hartzen du izena.

Lozère (48)
Frantziako departamendua
Lozère (48)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaMende
PrefetaJean-Paul Pourquier
(UMP)
AzpiprefeturakFlorac
Barrutiak2
Kantonamenduak25
Udalerriak185
Kokapena
Koordenatuak44°20′N 3°36′E / 44.33°N 3.6°E / 44.33; 3.6
Azalera5.167 km²
Demografia
Biztanleria76519
Dentsitatea14.809,173601703 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Prefektura Mende hirian dago. Suprefetura hiria Florac da. Mugakide ditu Cantal, Loira Garaia, Ardèche, Gard eta Aveyron departamenduak. Eskualde menditsua dela esan daiteke oro har. Eskualdearen iparraldeak Marguerideko mendiek (1.554 m., Truc de Randon gailurra) hartzen dute; mendi horiek ekialderantz luzatzen dira. Ipar-mendebalean eta mendebalean sumendiek sortutako Aubraceko goi-ordokia dago; hego-ekialdean Cevenas mendialde granitikoa (Lozère mendia, 1.702 m; Bougès mendia, 1.424 m). Ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (behi eta ardi azienda) eta janari industria (Roquefort gazta) dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik jende askok utzi du Lozereko departamendua.

Historia

aldatu

Lozère 1790eko martxoaren 4an sortutako 83 departamenduetako bat da, 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz. Hasieran Sources eta Hautes-Cévennes izenak proposatu ziren, baina ez zuten onartu. Bere mugak antzinako Gévaudango gotzaindegiarenekin bat datoz, Sauguesko kantonamendua izan ezik, gotzaindegi honetakoa zena eta orain Haute-Loire departamenduan dagoena.

Banaketa administratiboa

aldatu

Departamenduak 2 barruti, 13 kantonamendu eta 158 udalerri ditu.[2]

INSEE
kodea
Barrutia Hiriburua Biztanleria[3]
(2012)
Azalera
(km2)
Dentsitatea
(biztanle/km2)
Udalerriak
481 Florac Florac 13,276   1,687   7,9 38
482 Mende Mende 63,613   3,479   18,3 120

Hona hemen Lozèreko 13 departamenduak:

Demografia

aldatu
Bilakaera demografikoa
1801 1831 1841 1851 1856 1861 1866
126.503 140.347 140.788 144.705 140.819 137.367 137.367
1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
135.190 138.319 143.565 141.264 135.517 132.151 128.016
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946
128.016 122.738 108.822 104.733 101.849 98.480 90.523
1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999
82.391 81.868 77.258 74.825 74.294 72.825 73.509

Turismo

aldatu

Turistek espeleologia eta beste kirol batzuk, tartean eski edo kayak, egiten dituzte. Lozèrek Cévennesko parke nazionalaren zati bat du bere barnean. Frantziako lekurik hoberena da amuarrainak hartzeko, batez ere Lot, Tarn edota Truyère ibaiak.

Erreferentziak

aldatu
  1. 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).
  2. (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques - INSEE. Département de La Lozère (48). .
  3. (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques - INSEE. Populations lègales 2012 - 48-Lozère. in: Populations légales 2012 des départements et des collectivités d'outre-mer..

Kanpo estekak

aldatu