Morbihan
Morbihan (bretainieraz Mor-Bihan) Bretainiako hegoaldean dagoen Frantziako 56. departamendua da. 6.823 km²-ko azalera dauka eta 643.873 biztanle (94 biz./km², 1999)
Morbihan (56) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Vannes |
Prefeta | Joseph-François Kergueris (UMP) |
Azpiprefeturak | Lorient Pontivy |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 42 |
Udalerriak | 261 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°50′N 2°50′W / 47.83°N 2.83°W |
Azalera | 6 823 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 768687 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Prefektura Vannesen dago eta beste hiri nagusiak Lorient eta Pontivy dira.
Mugakideak
aldatuDepartamendu mugakideak hauexek ditu: Mendebaldean Finistère, iparraldean Côtes-d'Armor, ekialdean Ille eta Vilaine, hego-ekialdean Loira Atlantikoa eta hegoaldean Ozeano Atlantikoa.
Aipamen berezia merezi du Morbihango golkoak, 30 uhartetik gora baitaude barnean. Golkotik kanpora uharte garrantzitsuak ere baditu, Belle-Île, Groix, Houat eta Hoëdic.
Historia
aldatuFrantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an. Bro Gwened lurralde historikoa hartzen du, Bro Kernev-en ekialdeko lur batzuekin batera.
Hiri nagusiak
aldatuHona hemen Morbihan departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
Multzo megalitikoak
aldatuCarnac udalerrian multzo megalitiko oso handia dago, Europa mailan garrantzitsuenetarikoa izango dena, Alignements de Carnac izenekoa.
Neolito garaikoak, harriak K.a. 6. milurtekoa eta K.a. 2. milurtekoa artean eraiki zituzten, 2.000-4.000 zutarri eta bestelako harriak (trikuharri, harrespil eta tumuluak) hiru multzo handitan banatuta:
- Ménec.
- Kermario eta Manio.
- Kerlescan eta petit Ménec.
Departamenduan zehar beste multzo txikiago batzuk ere topa daitezke nonahi.
Kirolak
aldatuDepartamenduko kirol talde arrakastatsuena FC Lorient futbol taldea da. Frantziako Liga bat eta Kopa bat irabazi ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Prefektura
- (Frantsesez)Kontseilu orokorra
- (Frantsesez)"Alignements de Carnac"