Nemossos deitu zuten antzina, baina gerora Augustonemetum erromatar izena hartu zuen. Hainbatetan suntsitu eta berriro eraiki ondoren, Auverniako hiriburu bihurtu zen; Clarus Mont izena hartu zuen garai hartan. Filipe Augusto erregeak ezarri zuen Frantziako koroaren mendean (1218). Bertan aldarrikatu zuen Urbano II.a aita santuak I. Gurutzada. 1633anClermont eta Montferrand hiriak batu ziren, eta horrela sortu zen Clermont-Ferrand.
Industria hiria da. Kautxu langintza da Clermont-Ferrand-eko ekonomia jarduera nagusia (Michelin eta Bergougnan enpresak). Merkataritzagune garrantzitsua da.