Gard[1] (ɡaʁ ahoskatua) Okzitania eskualdeko departamendua da. Prefetura Nîmes hirian dago.

Gard (30)
Frantziako departamendua
Gard (30)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Okzitania
Prefetura Nîmes
Prefeta Jean Denat
(PS)
Azpiprefeturak Alès
Le Vigan
Barrutiak 3
Kantonamenduak 46
Udalerriak 353
Kokapena
Koordenatuak 44° 07′ 41″ N, 4° 04′ 54″ E / 44.1281°N,4.0817°E / 44.1281; 4.0817Koordenatuak: 44° 07′ 41″ N, 4° 04′ 54″ E / 44.1281°N,4.0817°E / 44.1281; 4.0817
Gard-Position.svg
Azalera 5.853 km²
Demografia
Biztanleria 744178
Dentsitatea 127.144,71211345 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

GeografiaAldatu

Bouches-du-Rhône, Ardèche, Vaucluse, Hérault eta Lozère departamenduak mugakideak ditu. Rodano, Gardon (edo Gard), Vidourle, Cèze, Vis, Hérault eta Ardèche ibaiek departamendua zeharkatzen dute. Étang du Roi bertoko aintzirarik handiena da.

Gardeko mendirik altuena Mont Aigoual (1.567 m.) da, D269 errepideak ia bere tontorretik igarotzen duena. Handik Mediterraneoko kostalderaino orografia beherantz doa. Montagne du Lingas (1.445 eta 1.410 m.), Montagne d'Aulas (1.417 m.) eta Saint-Guiral (1.366 m.) mendiak ere bertan daude. Azken urteotan uholde handik izan ditu eta, bere kokapen geografiko dela eta, Frantziako tenperaturarik beroenak izan ditu. [2]

HistoriaAldatu

Erromatarren garaian, k.a. 118an eraikitako Via Domitiak eskualdea zeharkatzen zuen. Gard departamendua Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen, 1790eko martxoak 4an, 1789ko abenduak 22ko legea aplikatuz, Languedoceko antzinako probintziaren zati batetik aurrera. Hasieran Ganges departamenduaren zati bat izango zela pentsatu zuten baina azkenean Héraulten barnean amaitu zen. Trukean, Gardek Héraultetik Aigues Mortes portua lortu zuen, Liongo golkorako sarrera bat izanik.

XIX. mendearen erdialdean prefetura, lehen jada ehungintza-hiria zena, trenbidearen iritsierari esker asko handitu zen. Honek ardogintza ere bultzatu zuen baina 1872an filoxerak hainbat ekoizle suntsitu zituen.

DemografiaAldatu

Bilakaera demografikoa
1801 1831 1841 1851 1856 1861 1866
300.144 357.283 376.062 408.163 419.697 422.107 429.747
1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
420.131 423.804 415.629 417.099 419.388 416.036 420.836
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946
421.166 413.458 396.169 402.601 406.815 395.299 380.837
1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999
396.742 435.107 478.544 494.575 530.478 585.049 623.125

2012, Gardek 694.323 biztanle zituen horietatik 10.000 biztanle baino gehiago zituzten 8 udalerritan bizi ziren:

Udalerria Biztanleria
Nîmes 146 709
Alès 41 031
Bagnols-sur-Cèze 18 375
Beaucaire 15 860
Saint-Gilles 13 646
Villeneuve-lès-Avignon 12 232
Vauvert 11 261
Pont-Saint-Esprit 10 651

TurismoAldatu

Cévennesko parke nazionalaren zati bat departamenduan dago. Nîmesek erromatar hondar ospetsuak ditu, baita Pont du Gard akueduktua ere.

Garden ere Perrier ur ospetsua ekoizten dute. Iturburua Vergèze udalerriko hego-ekialdean dago.

ErreferentziakAldatu

  1. 36. araua. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-9-24.
  2. (Ingelesez) Kottasová, Ivana. (2019/06/28). «France endures its hottest day ever as Europe swelters in heat wave» CNN.

Kanpo estekakAldatu