EHU-Leioa-Urbinaga tranbia edo Leioako tranbia Euskal Trenbide Sareak Leioa eta Sestao udalerrietan eraikitzeko tranbia linearen proiektua da.

Leioako tranbia
Datu orokorrak
Garraio motaTranbia
EskualdeakEskuinaldea eta Ezkerraldea
Lineak1
Geltokiak11
JabeaEusko Jaurlaritza
Datu teknikoak
Luzera5,662 km
Galiboa1.000 mm
Abiadura maximoa50 km/h
 Mapa

Aurrekariak aldatu

2005. urtean tranbia egitasmoa aurkeztu zen, Bilboko metroaren 1. lineari dagokion Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusa elkarlotzeko asmoarekin. Trenbideak bi helburu izango lituzke: batetik, Bilboko metroa erabiltzen duten pertsonek unibertsitateko campusera ailegatzeko garraiobide berria izatea, Bizkaibus autobus zerbitzuarekin batera; eta bestetik, Leioa udalerriko bizilagunak Metro geltokira hurbiltzea, izan ere, geltokia hirigunetik kanpo kokatzen da. Tranbia erabilita Leioa erdigunea eta Metro geltokiaren arteko ibilbidea 5 minututan beteko litzateke.

2018an tranbia eraikitzeko asmoa alde batera utzi eta horren ordez ibilbidea betetzeko autobus elektrikoa ezartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.[1]

Proiektua hiru fasetan eraikitzea aurrikusi zen:

1. fasea: Leioako Metro geltokia - EHUko campusa aldatu

Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusaren arteko trenbidea jasotzen du. Guztira lau kilometro inguruko luzera eta bederatzi geltoki ditu:

2010ean fase honi ekiteko Leioako geltokiaren ondoan kotxetegiak eraiki ziren. Eraikuntza-fase honen lanak 2014an amaitzea aurreikusi zen, baina linearen eraikuntza bertan behera gelditu ondoren gaur egun proiektua baztertuta dago.[2][3][4]

2. fasea: Urbinaga - Leioako metroa aldatu

Bigarren fasean Urbinagako eta Leioako geltokien arteko trenbidea jasotzen da. Sestao udalerrian bi geltoki ditu, horietariko bat Urbinagako geltoki intermodala, tranbidearen geltoki-buru. Zubi mugikor baten bidez Ezkerraldea eta Eskuinaldea elkarlotzea aurreikusten du, tranbiaz gain bidegorria eta oinezkoentzako pasabidea ahalbidetuz. Horrela, Bilboaldeko bi ertzen arteko mugikortasuna hobetzea jasotzen da. Bi geltokiak hurrengoak dira:

3. fasea: EHU - Bilboko Aireportua - Bizkaiko Teknologia Parkea aldatu

Hirugarren fasean trenbideak campusa, Bilboko aireportua eta Zamudioko Teknologia Parkea lotzea aurreikusi zen.

Eraikuntza aldatu

2010ean tranbia linearentzako kotxetegiak eraikitzen hasi ziren Leioako geltokiaren ondoan, Gobela ibaiaren bestaldean, eta 2012an lanak amaitu ziren, 11 milioi euroko kostuaz.[5] Lan hauen ondoren eraikitze proiektua gelditu zen, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten lanen berrekitea.[6] Bitartean, Leioako Udalak Sabino Arana etorbidea moldatzeko proiektua egin zuen, tranbiak jaso ahal izateko plataforma bat eraikitzea aurreikusita.[7]

2018ko otsailaren 21ean Eusko Legebiltzarrak adostu zuen Leioako geltokia eta Leioa-Erandioko campusa lotzeko garraio modua berriro aztertzea, tranbia linearen proiektua alde batera utzita. Urte bereko azaroan proiektua baztertu zen, errentagarritasun falta aitzakia, eta horren ordez autobus elektrikoa ezartzearen alde agertu zen Eusko Jaurlaritza.[8]

Tranbiaren ezaugarriak aldatu

Geltoki bakoitzaren luzeera 30 metrokoa izatea aurreikusi zen, eta trenbidearen zabalera 1.000 milimetrokoa. Ibilbide guztia trenbide bikoitzekoa izan behar zuen.

Tranbia unitate mugikor bakoitza 30 metro luze eta 196 pertsonako edukiera izango luke, horietatik 148 zutik eta 48 eserita, eta mugikortasun urriko pertsonentzako erreserbatutako bi toki. Oinezkoentzako guneetan 30 km/h abiadura gainontzeko guneetan 50 km/h abiadura hartuko luke.

Geltokiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El Gobierno renuncia al tranvía y unirá el metro con la UPV con autobuses eléctricos» El Correo 2018-11-10 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) (wiki) Tranvía UPV - Lejona - Urbinaga. .
  3. (Gaztelaniaz) (WordPress) El tranvía de Leioa sin financiación del Gob. Vasco.. (Noiz kontsultatua: 2018-01-07).
  4. (Gaztelaniaz) Basterra, T.. (2018-01-04). «El Gob. Vasco descarta iniciar el tranvía de Leioa este año» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-01-08).
  5. Euskadi.eus. (). «Tranbiak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).
  6. Cadena SER. «Tranvía a ninguna parte» (Noiz kontsultatua: 2015-02-17).
  7. (Gaztelaniaz) «El estudio de alternativas al tranvía de Leioa estará finalizado «en unas semanas»» El Correo 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).
  8. (Gaztelaniaz) «Leioa cofinanciará el bus eléctrico entre el metro y la Universidad con hasta 9,2 millones» El Correo 2018-11-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu