Desertu–Barakaldo geltokia

Bizkaiko tren eta autobus geltokia
Desertu-Barakaldo geltokia» orritik birbideratua)

Desertu–Barakaldo Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Barakaldo udalerrian kokatuta dagoena.

Cercanias Logo Negativo.svg Desertu–Barakaldo
Hurrengo trenak
Baracaldo - Estación de Desertu-Barakaldo 2.JPG
Geltokiko ikuspegia
Lineak
Sestao C-1 red.svg  Lutxana
Galindo C-2 green.svg  Lutxana
Kokapena
HelbideaEl Ferrocarril pasealekua, 2; 48901
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13400
Gunea2. gunea
Irekiera1888ko martxoaren 19a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Automated External Defibrillator (symbol).svg Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak4
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe AldiriakC-1 red.svg  Bilbo Santurtzi
C-2 green.svg  Bilbo Muskiz
BizkaibusA3136  Bilbo Santurtzi
A3141  Gurutzeta Trapagaran
A3144  Bilbo Barakaldo
Kbus2  Errekatxo Lasesarre
 Eskema

Geltokia 1888ko martxoaren 19an ireki zen.

EgoeraAldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

SarbideakAldatu

  •       Murrieta kalea, 4
  •     El Desierto plaza

IrisgarritasunaAldatu

Nahiz eta sarbideak irisgarriak izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea», eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera gurutzatzeko elementu mekaniko edo eraikuntza elementurik.»[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Murrieta kalea   
El Desierto plaza   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
3. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
3. trenbidea   

HistoriaAldatu

Geltokia 1888ko martxoaren 19an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Portugaletera helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]

1923an geltokia handitu eta birmoldatu zen, hasierako egitura mantendu zelarik, eta 1960ko hamarkadan geltokiari eraikin berri bat atxikitu zitzaion.[5]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[6]

2009an geltokitik Arrontegiko zubira arte 700 metro trenbide estali zituen Bilbao Ría 2000 erakundeak.

2017ko urriaren 13an trenbideak gainetik zeharkatzen dituen pasabidea eraiki du Barakaldoko Udalak, Urban Galindo eta zentroko Murrieta kalea irisgarritasun neurriz lotzeko helburuarekin. Hasiera batean ADIFek Udalarekin pasabide berri horretatik geltokiko nasetara igogailuak instalatuko zituela hitzartu bazuen ere, atzera egin eta pasabidea baino ez da eraiki, nasetarainoko irisgarritasun falta jarraitzen duela.[7][8]

Bestalde, Bilbao Ría 2000k geltokia guztiz birmoldatzeko asmoa azaldu zuen, trenbidearen beste 200 metro estaliz eta eraikin berri baten eraikuntzarekin.[9] Hala ere, gaur egun lanak hasteke daude, eta laster gertatuko den erakundearen desagertzearekin batera, lanak ez gauzatzeko arriskua dago.[10]

GeltokiaAldatu

Barakaldo udalerriaren ipar-ekialdean kokatzen da. Bi bidaiarientzako eraikin ditu, leihatiladun txarteldegiak, txartel salmenta eta balioztatze makinak, eta 2017tik desfibrilagailua ere jasotzen dituztenak.[11]

Geltokiak lau trenbide eta bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea zentrala, biak markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak daude. Kanpoaldean taxi geralekua dago.

ZerbitzuakAldatu

Aldiriko trenakAldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
  C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz

Hiriko autobusakAldatu

Hiriarteko autobusakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. EuroFerroviarios. «Desertu-Barakaldo (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Barakaldo. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugaletera burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. (Gaztelaniaz) El Correo. «Barakaldok ez du Desertuko RENFEren aldiriko geltokia eraitsiko» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  6. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  7. Barakaldo Digital: RENFEren irisgarritasunaren konponbidea gutxienez 18 hilabetez atzeratzea leporatu dio alkateak Adif enpresari. (Noiz kontsultatua: 2017-10-06).
  8. Irekia. Irekia - Gobernuak eta Barakaldoko Udalak elkarrekin egindako lanari esker, Desertu Berriko eta Murrietako pasabidea inauguratuta, emakumeentzat segurua ez den puntua ezabatu da. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  9. (Gaztelaniaz) El País. «Bilbao Ría 2000k RENFEren geltoki berria egingo du Barakaldon» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  10. (Gaztelaniaz) Gara. «Bilbao Ría 2000 desegin da 160 milioi euroko zorrarekin» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  11. (Gaztelaniaz) «RENFEk desfibriladoreak jarriko ditu Bizkaiko aldiriko 11 estaziotan» Bilbao Actual (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Sestao Desertu–Barakaldo Lutxana–Barakaldo
Santurtzi                                   Bilbo–Abando