Arangurengo geltokia

Bizkaiko tren geltokia

Arangurengo geltokia edo Aranguren–Geltokia Euskal Herriko Bizkaiko tren geltoki bat da, Zalla udalerriko Aranguren auzoan kokatuta dagoena.

Aranguren–Geltokia
Map
Lineak
« Aranguren geralekua    Gueñes »
Kokapena
HelbideaGeltoki bidea, 48840
UdalerriaZalla,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea05473
Gunea3. gunea 4. gunea
Irekiera1890eko abenduaren 5a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak5
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Feve
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Balmaseda
Renfe Feve  Bilbo Santander
  Bilbo Leon
 Eskema

Geltokia 1890eko abenduaren 5an ireki zen.

Egoera

aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

aldatu
  •     Geltoki bidea

Historia

aldatu

Kadagua ibaiaren arroan trenaren behin betiko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramón Bergé ingeniariek aurkeztu zuten 1888ko maiatzean. Urte bereko uztailean onartu zen. Burdinbidea onura publikokotzat jo zen, 99 urterako ustiapen batekin. Kadaguako Trenbidearen Konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zen kudeatzeko. Linea Zorrotzan abiatu behar zen, Bilbotik Portugaleterako burdinbideak auzo horretan zuen geltokian.[2]

Burdinbidea 1890eko abenduaren 5an inauguratu zen. Urtean gutxienez 96 000 bidaiari garraiatzeko asmoa zuten, eta jarduerak hasi eta lau urte eskasera 219 504 bidaiari mugitzen zituzten. Geltoki hori burdinbidearen gainerakoarekin batera inauguratu zen 1890eko abenduaren 5an.[3]

1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[4]

1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.

1994an Bilbo-Leon burdinbidea itxi ostean, trenek Balmasedako geltokira baino ez ziren heltzen.[5] 2003an berriro ireki zen Bilbo-Leon burdinbidea, batipat Robla kotren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko. Bere aldetik, Bilbo-Santander burdinbidea irekita mantendu zen, gaur egun egunean zentzu bakoitzeko hiru tren daudelarik.[6]

Bilbo-Leon burdinbideari dagokionez, 2009an Galtzarako geralekura luzatuta, trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Burdinbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.[7]

Geltokia

aldatu

Geltoki honetan bi trenbide adarkatzen dira, alde batetik Karrantza eta Santanderrera jotzen duena, eta beste alde batetik Balmaseda eta Leonera doana.

Geltokiak sarbide bakarra du. Nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean doako aparkalekua dago.

Zerbitzuak

aldatu

Eskualdeko trenak

aldatu
  Renfe Feve
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
R3 Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaMimetizTraslaviñaArtzentalesVillaverde TurtziozKarrantzaGibajaUdallaMarronLimpiasTretoCiceroGamaBerangaHoz de AneroVillaverde de PontonesPuente AgueroOrejoHerasAstilleroMaliañoValle RealNueva MontañaValdecilla Santander
R3b Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeGueñesAranguren–GeltokiaMimetizTraslaviñaArtzentalesVillaverde Turtzioz Karrantza
R4 Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaBalmasedaArla–BerronUngo–NavaMercadilloCadaguaBercedoQuintanaEspinosa de los MonterosRedondoSotoscuevaPedrosaDosante–CidadRobredo–AhedoSoncilloArijaLlanolas RozasMontes Claroslos CarabeosMataporqueraCillamayorSalinas de PisuergaVado–CerveraCastrejon de la PeñaVillaverde–TarilonteSantibañez de la PeñaGuardo–GeralekuaGuardo–Geltokiala EspinaValcuendePuente AlmuheyCerezal de la GuzpeñaPrau de la GuzpeñaLlama de la GuzpeñaValle de las CasasSorribaCistiernala ErcinaBoñarela VeciellaMatallana de ToriuSan FelizAsuncion/Universidad Leon
Matallana

Aldiriko trenak

aldatu
  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-4f Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiSanta AgedaKastrexanaIrauregiZaramilloQuadraSodupeArtxubeLanbarriGueñesAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaColegioIbarraBolunburuHerreraBalmaseda Galtzara

Erreferentziak

aldatu
  1. EuroFerroviarios. «Aranguren (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. Iberiar Penintsulako trenbide txikietako historia. Fundación de los Ferrocarriles Españoles DL 2005 ISBN 84-88675-97-6. PMC 804307216. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. Roblatik Balmasedarako trenaren kronologia. Via Libre aldizkaria, 465. zenbakia. 2003ko ekaina.
  4. «Santaderretik Bilbora Trenbidearen Konpainia» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  5. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: geltokiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  6. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: ibilbidea» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).[Betiko hautsitako esteka]
  7. Treneando. «Fevek geraleku berri bat inauguratu zen Balmasedan» (Noiz kontsultatua: 2013-04-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Aranguren–Geralekua Aranguren–Geltokia Gueñes
Leon–Matallana                                   Bilbo–Concordia