Insausti jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Azkoitian

Insausti jauregia edo Intxausti jauregia Azkoitian dagoen jauregia da, Gipuzkoan. Estilo barrokoa du eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera lekua izan zen, Euskal Herrian ilustrazioari hasera eman ziona.

Insausti jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Azkoitia)
Insausti jauregiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzkoitia
Koordenatuak43°10′37″N 2°18′24″W / 43.17706°N 2.30653°W / 43.17706; -2.30653
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001467
13

Historia

aldatu

XVIII. mendearen erdialdera eraiki zen jauregi barroko hau, herriaren jatorrietara iristen den antzinako Intxaustiko lurretan. Jauregiaren ondoan Espiritu Santuaren Eliza dago, Jose Lizardikoak egindakoa. Jauregi honetan bizi izan zen pertsonairik ospetsuena Peñafloridako kondea Xabier Munibekoa izan zen, Azkoitiko hizketaldiak antolatu eta akademiari hasiera eman ziona eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (gaztelaniaz Real Sociedad Bascongada de Amigos del País) eta herri-mailan “Azkoitiko Zalduntxoak” izenaz ezaguna denaren sortzailea izan zena, Euskal Herrian ilustrazioari hasera eman ziona.

Insausti jauregia Peñafloridako Kondeak eraberritu zuen Italiatik dekoratzaile maisu bat ekarri araziz. Jauregi honetan “El borracho burlado” antzezlanaren, euskaraz idatzitako lehenengo opera, entsegu aretoa gordetzen da.

Jauregi honetan ere Euskal Herriko lehenengo laborategi esperimentala kokatzen zen, bertan Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek “tungsteno” edo “wolframioa” aurkitu zutelarik.

Gaur egun

aldatu

1990ean Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen. Jaurlaritzak bere gain hartu du jauregia zaharberritzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua. Adiskideen Elkarteko arduradunen esanetan, hainbat ekitaldi antolatuko dute bertan "hausnarketa gunea" izan dadin.

Eraikina birgaitzeko lan ugari egin ondoren, 2006an ireki zuten berriz Insausti jauregia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitza bihurtuta. Bulegoak, batzar-gelak, ekitaldi-aretoa eta Memoria Historikoaren gela daude barruan.

Hala, 2007ko azaroan, "Ilustrazioa, Ilustrazioak Nazioarteko Batzarra" egingo zuten[1].

Horrez gain, Xabier Munibe Institutuaren egoitza da eta Urola Erdiaren Bultzatze eta Garapenerako Elkartearen (Iraurgi Lantzen) bulegoak ere bertan daude.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa