Roman Sudupe Olaizola

politikari jeltzalea

Roman Sudupe Olaizola (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 21a) politikaria da, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea.

Roman Sudupe Olaizola
Roman Sudupe.jpg
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1947ko ekainaren 21a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

BiografiaAldatu

Ingeniari teknikoa da ogibidez, eta gaztetatik da EAJko kide. 1977tik 1979ra GBBko kide izan zen, eta Azkoitiko alkate bi agintaldiz. 1983an GBBko buru hautatu zuten, eta 1984an EBBren buru, kargu horretan urtebete baino eman ez zuen arren.

1987tik 1989ra Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburuorde izan zen, eta 1991-1995 bitarteko legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Azpiegituren alorreko foru-diputatu. 1995eko Batzar Nagusietarako hauteskundeen ondoren Gipuzkoako ahaldun nagusi hautatua izan zen, eta 1999ko hauteskundeetan karguari eutsi egin zion, 2003an Joxe Joan Gonzalez de Txabarri jeltzaleak ordezkatu zuelarik.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu



Aurrekoa
Xabier Arzalluz
EBBko presidentea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1984ko urtarrilaren 18a - 1985eko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Jesus Insausti "Uzturre"