Ireki menu nagusia

Iñaki Garmendia Laja (Azkoitia, 1944 - Azkoitia, 2019ko urtarrilaren 12a) gipuzkoar trikitilaria izan zen. Ramon Zubizarreta Landakanda pandero pandero jotzailearekin batera, Laja eta Landakanda bikotea osatu zuten urte askoz. 2002tik aurrera, berriz, Laja eta Mikel bikotean jo zuen eskusoinu txikia. Trikitia molde klasikoan jotzeko ereduaren ordezkari agerikoenetako bat izan arren, maite zuen belaunaldi berriek ekarritakoa ere.[1]

Iñaki Garmendia
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1944
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Azkoitia2019ko urtarrilaren  12a (74/75 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Izengoitia(k) Laja

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Iñaki Garmendia Azkoitiko Laja baserrian jaio zen 1944an. Aita trikitilaria zuen eta, hari adituta, mutil koskorra zela hasi zen eskusoinu txikia jotzen.[2] Elgeta-rekin ikasi zuen ondoren.[1] Solfeoa, aldiz, Azpeitiko bandako zuzendariak irakatsi zion.[2] Gazterik hasi zen erromerietan jotzen. Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzailearekin bikotea osatuta ibili zen plazaz plaza anitz urtez, eta, hark jotzeari utzi zionean, Mikel Alustiza lagun hartuta. Baita beste hainbatekin ere han-hemenka. Ibilbide luze eta oparoa izan zuen, bai erromerietan, bai txapelketetan; izan ere, zazpi aldiz irabazi zuen Loiola Irratiak antolatutako lehiaketa. 2019ko urtarrilaren 6an, ondoezik sentitu zen Aristerrazuko erromerian (Aia, Gipuzkoa) eta, ospitalean astebete eman ondoren, urtarrilaren 12an zendu zen.[1]

DiskografiaAldatu

Laja eta IturbideAldatu

  • Trikitilariak, 1974, Edigsa / Herri Gogoa.

Laja eta LandakandaAldatu

  • Trikitixa, 1977, IZ.
  • Laja eta Landakanda, 1981, IZ.
  • Pepe Yanciren omenez, 1986, IZ.
  • Gure oroitgarri, 1994, IZ.

Laja eta MikelAldatu

  • Eguzki begi, 2002, Elkar.
  • Non zuztarra, han adarra, 2009, Elkar

Laja, Eguren eta ZiolarAldatu

  • Azken jazzbana, 2005, Elkar.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c   Sarasola, Ainhoa Bizi osoa trikitia hartuta Berria egunkaria, 2019ko urtarrilak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-14 .
  2. a b   Harana, Miel Anjel; Landa, Josu Laja Ta Landakanda, Trikitilariak Egia Esanda Argia aldizkaria, 1983ko maiatzak 22, CC BY-SA 3.0, argia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-14 .


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.