Balda dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Azkoitian

Balda dorretxea Gipuzkoako Urola Garaian dagoen Azkoitia udalerrian kokatzen den dorretxea da.

Balda dorretxea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Azkoitia)
Balda dorretxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzkoitia
Koordenatuak43°10′47″N 2°18′35″W / 43.17969°N 2.30967°W / 43.17969; -2.30967
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001472
35

Historia

aldatu

XII. mendearen hondarrean edo XIII. mendearen hasieran eraiki zuten, herria sortu baino lehenagokoa da beraz. Hasieran gotorlekua izan zen. Baina, 1456an, Henrique IV.ak dorretxe guztiak eraisteko agindua eman zuen, eta eraikuntza zibil bihurtu zuten.

Erdi Aroan, ahaide nagusien gerren garaian, ganboatarren alde egin zuten baldatarrek. Garai hartakoa da etxearen aurrealdean ikus daitekeen armarria.

Gerlari handiez gain, bertan jaio zen Marina Saez de Licona eta Balda andrea ere, San Inazio Loiolakoaren ama. Hori dela eta, zenbait urte geroago, San Inazioren ohorezko kapera eraiki zuten bertan.

XVI. mendean Bastarrika familiaren lurretan gaurko eliza eraiki zuten arte herriko parrokia izan zen. Kondairak dioenez, baldatarren arkabuzak tiroz hil zuen herriko erretorea Kristoren irudia lekuz aldatzen ari zenean.

Eraikina

aldatu

Eraikin librea da, oin irregularrekoa, denboran zehar erantsi zaizkion gorputzen ondorioz, eta hiru isurkiko estalkia du. Beheko oina, bi bizitza eta ganbara ditu. Lehen bizitzaraino, harri hormazko murru lodiz egina dago, eta harlandua du eskantza, hutsarte eta ateetan. Gainerakoa adreilu gorrikoa da.

Jatorrizko dorretik, arku zorrotzeko maineldun leiho bikiak, ate zorrotza eta armarri txikia geratzen dira fatxada nagusian. Barnealdean, ate zorrotzaren atzean, bebarru zabal bat dago.

Alboetako gorputzek bao ardatz bana dute: sarbide, leiho edo balkoi karelduna. Eskuineko gorputzeko sarbideak egun abandonatuta dagoen kapera batera ematen zuen. Ezkerreko gorputzak armarri gotiko bat du. Fatxada honetako gorputz nagusiak bebarrura ematen duen arku zorrotz handi bat du, eskailera eta burdinsarez itxitako baoarekin. Fatxada errematatzen, taila ederrez apaindutako eta irten handiko teilategala ageri da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa