Valentin Olano

euskal politikari liberal foruzalea

Valentin Olano Orueta (Azkoitia, 1808ko azaroaren 3a - 1851ko ekainaren 27a)[1], azkoitiar ahaldun eta politikari liberal foruzalea izan zen.

Valentin Olano

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1808ko azaroaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAlbiztur1851ko ekainaren 27a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza aldatu

Aita, Juan Francisco de Olano Etxeberria, errege armadako ontzi-tenientea izan zen, eta ama, María Leona Orueta Gardoki, gasteiztarra, Bilboko merkatari familia handiekin senidetua zegoena, Diego de Gardokiren iloba zen, Espainiak Estatu Batuetan izan zuen lehenengo enbaxadorea, Washingtonen garaian.[1]

Salamancan lege ikasketak egin zituen. Erretorika irakasle eta Gasteizko Batzarren idazkari izateaz gain, Azkoitiko alkate, Batzarreko diputatu eta Gorteetan diputatu izan zen ere. Gaztetatik ideologia liberalarekin bat egin zuen. Bergarako besarkadan lekuko izan zen eta ondoren etorri ziren gertakariekin etsiturik, ikuspegi foruzalea defendatzera pasa zen. Hala, beste politikari batzuekin batera, liberal foruzaleak izeneko korrontea sortu zuen.[1]

1851ko ekainaren 27an hil zen, 42 urte zituela, etxerako bidean zetorrela gaizki sentitu eta Albizturren Aldundiko bidegileek zuten Olatza etxean.[2]

Donostiako erdigunean badago bere izena daraman kale bat.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Homenaje a Valentín de Olano en su bicentenario» Diario Vasco 2008-11-04 (Noiz kontsultatua: 2016-10-6).
  2. (Gaztelaniaz) «Valentín de Olano» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2016.10-6).