Elixabet Ibarra

Athletic Club-en jokalaria, txapelduna 2003, 2004, 2005 eta 2007an

Elixabet "Eli" Ibarra Rabancho (Azkoitia, Gipuzkoa, 1981ko ekainaren 29a - ) euskal futbolari ohia da. Hegaleko ezker postuan jokatzen zuen. Athletic Clubarekin bost Superliga irabazi zituen (2003, 2004, 2005, 2007, eta 2016an).[1] Emakumezkoen UEFA Kopako lehen bi agerpenetan sartu zuen gola.

Elixabet Ibarra

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1981eko ekainaren 29a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE1995 / 2002
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2002 / 2015422
Athletic Club2002 / 2017413111
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2006 / 201440
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,61±0,001 metro

IMDB: nm7439749 Twitter: eibarra_17 FIFA: 191228 UEFA: 52912 Edit the value on Wikidata

Botak zintzilikatzea erabaki zuen 2017an.

Ibilbidea aldatu

Eibartarrak taldean hasi zen futbolean jokatzen 1995ean, 14 urterekin.

Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioako Emakumezkoen Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2] Eta horietako bat izan zen Eli Ibarra.

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazi zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik, azken urte horretan Superligan jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Eli Ibarrak Athleticekin, 21 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen estadioa. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]

Geroago, beste hiru urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[2]

Guztira Athleticen 15 denboraldi egin zituen, 413 partida eta 111 gol.[3]

Talde ibilbidea aldatu

Palmaresa aldatu

Estatistikak aldatu

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 1. 2016-17 16 0 0 0 2 0
Athletic Club 1. 2015-16 22 5 1 0 - -
Athletic Club 1. 2014-15 23 1 1 0 - -
Athletic Club 1. 2013-14 27 3 5 0 - -
Athletic Club 1. 2012-13 27 6 2 0 - -
Athletic Club 1. 2011-12 31 8 2 0 - -
Athletic Club 1. 2010-11 26 7 4 1 - -
Athletic Club 1. 2009-10 25 8 4 1 - -
Athletic Club 1. 2008-09 29 8 2 1 - -
Athletic Club 1. 2007-08 26 13 2 0 3 0
Athletic Club 1. 2006-07 26 13 2 0 - -
Athletic Club 1. 2005-06 18 1 2 1 2 0
Athletic Club 1. 2004-05 23 9 2 0 4 1
Athletic Club 1. 2003-04 26 10 1 0 3 1
Athletic Club 1. 2002-03 22 12 2 1 - -
Eibartarrak - 2001-02 - - - - - -
Eibartarrak - 2000-01 - - - - - -
Eibartarrak - 1999-00 - - - - - -
Eibartarrak - 1998-99 - - - - - -
Eibartarrak - 1997-98 - - - - - -
Eibartarrak - 1996-97 - - - - - -
Eibartarrak - 1995-96 - - - - - -

Errekorrak aldatu

  1. Erika Vázquez 261
  2. "Nekane" Díez 158
  3. Eli Ibarra 111
  4. "Irune" Murua 106
  5. "Gurutze" Fernandez 89
  6. Iraia Iturregi 64
  7. Yulema Corres 61
  8. Eba Ferreira 55
  9. Arrate "Orueta" 53
  10. "Tzibi" Juaristi 49
Partida gehienetan aritutakoak
Nor Partidak Denboraldiak
Eli Ibarra 413 15
Iraia Iturregi 402 15
Erika Vázquez 399 16
"Ainhoa" Tirapu 358 15
"Nekane" Díez 349 14
"Irune" Murua 314 14
Arrate "Orueta" 270 13
"Tzibi" Juaristi 262 11
"Eunate" Arraiza 255 9
"Gurutze" Fernandez 240 8

Erreferentziak aldatu

  1. «Elisabeth Ibarra | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  2. a b c Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  3. «Itziar Gurrutxaga | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  4. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu