Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Azkoitia)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Pizkunde estiloko tenplu katolikoa da, Gipuzkoako Azkoitia herrian dagoena. Azkoitiko Alde Zaharrean dago, Jesusen Bihotza Agurgarriaren plazan eta Idiakez dorrea edo Etxe Beltz jauregia eta Barriken iturriaren alboan. Balio handiko multzo monumentala osatzen dute hiru elementuek.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Azkoitia) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Azkoitia |
Koordenatuak | 43°10′42″N 2°18′43″W / 43.17833°N 2.31181°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundea arkitektura gotikoa arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 54 |
Eraikina
aldatuHiru habearte ditu, eta erdikoa alboetakoak baino zabalagoa da, alboetako horiek, ordea, kaperak dauzkate. Zortzi zutabe ditu euskarri nagusi, eta zortziek kapitel korintiarra dute. Kupulak petxina gainean daude.
Kanpotik eta barrutik, kontrahormak ditu, eta argia sartzeko, habearteen zati guztiek beirateak dituzte. Harlanduz egina dago, eta hormarik gehienak igeltsuztatuak ditu, manposteriaz eginak.
Kanpo aldean, arkupea gehien nabarmentzen da: zirkuluerdiko sei arku ditu, eta horiei eusteko, zutabe toskanarrak (lore handiak dituzte gorengo aldean).
-
Ataria.
-
Organoa.
Ataria ere nabarmentzeko modukoa da (Jose Lizardik egina da); horma-konka baten itxura du, eta triangelu formako frontoia du gainean. Eguna geri den dorrea ez da jatorrizkoa, eta 2007an berritu egin zuten.
Ama Birjinaren erretaula ere aski interesgarria da (barrokoa da, XVII. mendekoa). Alboetako kaperak XVIII. mendekoak dira. Parrokia honek duen elementurik garrantzizkoena organoa da, Aristide Cavaillé-Coll handiak eraiki zuen azkena (1898koa). Egiazko artelana da, eta soinu bikaina du.