Ramon Zubizarreta
Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda (Azkoitia, Gipuzkoa, 1932ko urriaren 18a)[2] pandero jotzailea da. Iñaki Garmendia trikiti jotzaile eta herrikidearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ospetsua osatu zuen.
Ramon Zubizarreta | |
---|---|
![]() Landakanda panderoa jotzen, Zendoia trikitilariarekin batera. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1932ko urriaren 18a (87 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Izengoitia(k) | Landakanda |
1932an Azkoitiko Landakanda baserrian jaio zen. Mutikotan Izer baserriko lehengusu batzuek ekarritakoa izan zuen Ramon Zubizarretak lehenbiziko panderoa. Hasiera hartan Joxe Oriaren («Zumarragako Trikitia) miresle izan zen. Zubizarretak berak esan zuenez, «Joxe Oriaren ahotsa, hura ahotsa! Beldurgarri altua! Hura imitatzen saiatzen nintzen».
Landakandak 18-19 urterekin egin zuen lehenbizikoz plazan, Azpeitian. Ezkondu zenean, 26 urte zituela, guztiz utzi zion jendaurrean jotzeari. Eta ezkontza egunean ere ez zuen jo: orduan trikitia ez zegoen hain ongi ikusita.
1998an, peritonitis baten ondorioz erretiratu berria zelako, ETBk omenaldia egin zion, baina osatu egin zen, eta harrezkero sarri aritu da kantatzen eta panderoa astintzen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Panderoa jotzen hasi zeneko kontuak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-05.
- ↑ «Ramon Zubizarreta:1932an Landakanda baserrian jaioa» (Bideoa), Ahotsak.eus, . Noiz kontsultatua: 2016-8-9.
Kanpo estekakAldatu
- Felix IBARGUTXI: «Landakanda, biografia merezi duen pandero-jolea», Diario Vasco, 2011-11-26.