Ireki menu nagusia

Juan Jose Narbaiza Ibarbia, ezizenez Luxia (Azkoitia, Gipuzkoa, 1921) aizkolaria izan zen. Gorputzez luzea eta meharra zelako Luxia ezizena jaso zuen.

Juan Jose Narbaiza
LuxioApustua.jpg
Bizitza
Jaiotza Azkoitia, 1921 (97/98 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak aizkolaria
Izengoitia(k) Luxia
Luxia 1949 urtean[1].

Garaipen handienak lortu zituen garaia 1949 eta 1959 urteen artekoa da[2].

BiografiaAldatu

Hasierako urteakAldatu

Azkoitiko Urrategi auzoko Zabaleta-Azpikoa baserrian jaio zn 1921 urtean. Baserriko lanetan zaildu zen eta aizkora probak jokatzen hasi zen. 1948an egin zuen debuta bikotekako desafiotan eta Kortaberri-rekin izandako lehiaren ondoren Iturrino izeneko industriagizon eibartarrak bere babesean hartu zuen. Honek entrenamendu modernoak ezarri zizkion eta berehala hasi zen garaiko aizkolarien artean sona hartzen. 1949 urtean Deban Airoko Pago izeneko enborra mozteko desafioa onartu zuen[1]. 2'10 metrotako diametrodun enborra zen, Nabarnizko aizkolari batzuek ebaki zutena. 50.000 pezeta gurutzatu zituzten baina bero handiko eguna zen eta Luxiak amore eman behar izan zuen.

Gartziarena-Luxia desafioaAldatu

1950 urtean Donostian Espainiako Aizkolari txapelketa antolatu zen. "Arriya" eta "Korta" gipuzkoarrek eta Gartziarena eta Baleztena nafarrek jokatu zuten eta nafarrak izan ziren lehen bi postuetan. "Luxiak" ez zuen nafarren nagusitasuna onartu eta desafioa bota zion Gartziarenari. Milioi erdi pezeta jokatu zuten eta aizkolaritzaren desafio handiena bihurtu zen. Nafarrak enbor gogorrak eraman zituen eta gipuzkoarrak egur bigunekoak. Txandakatuta ezarri zituzten Donostiako zezen plazan, urte hartako urriaren 29an[3]. 72 hazbeteko lau enbor eta 80 hazbeteko beste lau moztu behar zituen bakitzak. Aurreneko hiru enborretan Luxiak bi minutu t'erdiko abantaila atera zion baina Gartziarena distantzi laburtzen hasi zen. Azken enborrera 46 segunduko aldeaz iritsi zen eta Luxia harrapatzear zihoala enborra mugitu eta han galdutako segunduen erruz Luxia izan zen irabazlea[4].

Aizkolari onenaAldatu

Hurrengo urteetan aizkolaririk onena kontsideratua izan zen. 1950 eta 1951 urteetan Urretxuko Ramon Iurrebasorekin izan zituen demak, apusturik jokatu gabe ordea. 1952an Gartziarenak errebantxa jokatu zuen, toki berean eta lan berbera eginez. Baina oraingoan Luxia nabarmen nagusitu zitzaion eta sei munutuko aldea zeramala Gartziarena erretiratu egin zen[4]. Hurrengo urteetan inor ez zen ausartu Luxiaren aurkako desafiorik planteatzen eta exibizioko demak jokatu zituen.

Azken desafioaAldatu

1958an Ramon Latasa aizkolari nafarrak desafioa bota zion Luxiari. 1959ko apirilaren 26an jokatu zen Donostiako zezen plazan. 54 hazbeteko 14 enbor eta 110 hazbeteko bi moztu behar zituen bakoitzak eta milioi erdi pezeta jarri zituen. 17.890 ikusle bildu ziren eta Latasa nagusitu zen 115 minutu eta 53 segundu erabilita. Luxiak 4 minutu eta 24 segundu gehiago behar izan zituen[5].

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) RUBINES GARCIA, Jonathan «La apuesta de aizkolaris que acabó con las hayas más grandes de Euskadi» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-27.
  2. «NARVAIZA IBARBIA, Juan José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-27.
  3. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01e00000ff26d466e5a470b82c3db9991e4c8a74 «Deporte Rural» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-27.
  4. a b SLU, Herritar Berri (2018-11-01) «Luxia txapeldun handia, 1950eko hamarkadan» GAUR8 . Noiz kontsultatua: 2019-11-27.
  5. «La "biblia" de los aizkolaris en Diario de Noticias de Navarra» web.archive.org 2010-01-09 . Noiz kontsultatua: 2019-11-27.

Kanpo estekakAldatu