Jokin Errasti

esku huskako pilotaria
Errasti
Izen osoa: Jokin Errasti Aranbarri
Jaiotza data: 1966ko ekainaren 1a
(57 urte)
Jaioterria: Azkoitia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 95 kg
Debutatze data: 1985eko uztailaren 24a
Debutatze pilotalekua: Zinema (Zarautz)
Erretiratze data: 2006ko abenduaren 30a
Erretiratze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Jokin Errasti Aranbarri, pilota arloan Errasti deituraz ezaguna (Azkoitia, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 1a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1985eko uztailaren 24an, Zarauzko Zinema pilotalekuan jokatu zuen. Empresas Unidasen aritu ondoren, 1995ean Asegarcek fitxatu zuen. 2000tik aurrera arazo franko izan zuen lesioekin.[1] Azken partida 2006ko abenduaren 30ean jokatu zuen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Gerora, Josetxo Lizartzari lagunduz telebistako esatari lanetan esku huskako pilotari loturik jarraitu zuen.

Jokin Errasti ez zen pilotari indartsuenetakoa, baina nekez galtzen zuen pilotarik, eta pilota ezker paretara gehien arrimatzen zutenetakoa zen. Esku huskako pilotan, hiru final handi jokatu zituen, bi final Binakako Txapelketa Nagusian, eta bat Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian. Final horietan, binaka, txapel bat jantzi zuen Mikel Unanuerekin; eta lau eta erdian, txapeldunorde geratu zen Patxi Eugiren aurka. Gainera, Errastik du esku huskako pilotan jarraian irabazitako partiden errekorra: 33 garaipen bata bestearen atzetik, 1997ko urriaren 26tik 1998ko ekainaren 21eraino.[2]

Kirol lorpenak aldatu

Binakako finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1997-98 Unanue - Errasti Etxaniz - Elkoro 22-21 Atano III.a
2000 Titin III.a - Lasa III.a Unanue - Errasti 22-19 Ogeta

Lau eta erdiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1992 Eugi Errasti 22-12 Astelena

2. mailako finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1987 Urra Errasti 22-16 Anoeta
1990 Soroa III.a Errasti 22-17 Anoeta
1991 Errasti Muntion 22-08 Anoeta

Erreferentziak aldatu