Munoaundi

Azkoitia eta Azpeitia arteko mendia

Munoaundi edo Muñoaundi mendia Azkoitia eta Azpeitian dagoen Gipuzkoako mendi bat da. 385 metroko garaiera du. Goialdean Munoaundi Burdin Aroko herri gotorraren aztarnak daude. Izenarekin nahaste txiki bat ere badago, zenbait mapa eta datu-basetan mendi honi Txalintxo deitzen baitzaio, nahiz eta Txalintxo beheraxeago dagoen tontorra izan[1], izan ere, Txalintxo beherago eta iparralderago dago. Adibidez, Txalintsoro izenaz markatua agertzen da Gipuzkoako zerbitzu geografikoan [2]

Munoaundi, Muñoaundi
Datu orokorrak
Garaiera385 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′49″N 2°17′38″W / 43.1634737°N 2.2940069°W / 43.1634737; -2.2940069
MendikateaIzazpi-Samiñoko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
UdalerriaAzkoitia

Iparraldera, beste bi tontor txiki daude: Munobitxiki (327m) eta, gorago aipatu bezala, Txalintxo (275m)[3].

Beste bi Munoaundi daude Gipuzkoan, bat Orexa udalerrian, 718 metrokoa, eta bigarren bat Oiartzunen, txikiagoa; hirugarrena, 1.051 m-ko garaiera duena, Nafarroan dago[4].

Kanpoko lotura

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Munoaundi (385 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  2. «B5m» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
  3. «OpenStreetMap» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Buscar» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa