Elosu (Legutio)

Legutioko (Araba) herri eta kontzeju bat
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Elosu (argipena)»

Elosu Arabako iparraldeko herri eta kontzejua da, Legutioko udalerrikoa. Herrigunearen mendebaldean dago kokatuta, eta iparraldean, bestela, Ollerieta auzoa. Azken honetan Euskal Buztingintza Museoa dago.

Elosua
 Euskal Herria
Legutio.jpg
Elosuaren ikuspegia, lainopean.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLegutio
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°58′32″N 2°40′43″W / 42.975453°N 2.678647°W / 42.975453; -2.678647
Demografia

100 pertsona inguru bizi dira bertan.

HistoriaAldatu

Villarreal de Alava-ko ermandadean kokatuta, beste bost herrixkekin batera Villarrealera, Alfonso XI. errege gaztelarraren garaian, XIV. mendean. Urbina eta Gosain-ekin batera koadrila osatzen zuen, ermandadean zeuden hiru koadriletako bat alegia.

Espainiako Gerra Zibilean, Legutioko guduaren testuinguruan, Elosuko 17 herritar fusilatu zituzten. Itxuraz gertakari honek ez zuen gerra-ekintzekin zerikusirik izan, baizik eta mendeku pertsonalekin.

XX. mendearen hasieran eskola publiko mistoa zegoen, 28 neska-mutilekin. 1973an, azkenik, 40 euskal hiztun zenbatuta zeuden kontzejuan.

DemografiaAldatu

Elosu-Ollerietako biztanleria

GarraioaAldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6a Otxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunagaLarrabeaLegutio (Zabalain) Otxandio
Legutio

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Buztingintza Museoa.

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekakAldatu