Oskar Arana
euskal itzultzailea
Oskar Arana Ibabe (Aramaio, 1969) euskal itzultzailea da.
Oskar Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1969 (55/56 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Arabako Foru Aldundia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea |
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Biografia
aldatuZuzenbidean lizentziaduna, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP-HAEE) hasi zen itzulpengintzaren munduan. Gaur egun, Arabako Foru Aldundian ari da. Jokin Zaitegi literatur itzulpen lehiaketa irabazi zuen 2004an, JM Coetzee-ren Disgrace (Lotsaizuna) euskaratuta. Harrezkero, makina bat literatur lan itzuli ditu, batez ere Paul Austerrenak. Halaber, 31eskutik itzulpengintzari eta hizkuntzari buruzko blogean artikulu ugari idatzi ditu. EIZIEko zuzendaritza batzordean parte hartu zuen bi urtez eta 2008an lehendakari izan zen.[1]
Itzulpenak
aldatu- 2015: Neguko egunerokoa, Paul Auster.
- 2010: Sunset Park, Paul Auster.
- 2008: Gizona ilunpean, Paul Auster.
- 2007: 1984, George Orwell.
- 2007: Bidaiak scriptoriumean zehar, Paul Auster.
- 2007: Anarkia hutsa, Woody Allen.
- 2006: Brooklingo erokeriak.
- 2004: Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee.