Ireki menu nagusia

Emilio Gebara Saleta (Gasteiz, 1941eko irailaren 14a) arabar politikaria da, Arabako Ahaldun Nagusi izandakoa. Hainbat urtez EAJko kidea izan zen baina 2000ko hamarkadan alderdiaren ildoarekin eta Xabier Arzalluzekin jarrera oso kritikoa azaldu zuen eta azkenik kanporatua izan zen[1].

Emilio Gebara
Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian


Arabako Ahaldun Nagusi

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1941eko irailaren  14a (77 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

2000. urtean alderdi horrek ezker abertzalearekin harremana zuela-eta EAJren barruan oso kritiko agertu zen. Besteak beste, EAJk burujabetzaren eskaria baztertu beharko zukeela adierazi zuen, eta adierazpen horien ondorioz, hainbat alderdikidek zigor-espedientea eskatu zuten bere kontra, Alderdiarekiko leialtasun eza salatuz. Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiarekin batera, 2001. urtearen hasieran ¡Basta Ya! plataformarekin bat egin zuen.

ErreferentziakAldatu