Gorbeialdea

Arabako eskualdea


Gorbeialdea[1] edo Zuiako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat da. Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia (Zuia) da.

Gorbeialdea
 Euskal Herria

Gorbeialdea armarria

Apodaka herria.
Administrazioa
Herrialdea Araba
Udalerriak6
EskualdeburuaZuia
Herri handienaZuia
Izen ofiziala 
PresidenteaAgustín Otsoa Eribeko Landa
(EH Bildu)
Geografia
Koordenatuak43°00′N 2°42′W / 43°N 2.7°W / 43; -2.7
Azalera461,58 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Arabako Gorbeia mendialdea da, eta inguruko eskualdeak hauexek dira: iparraldean Arratia, Durangaldea eta Debagoiena, hegoaldean Gasteiz eta Añanako kuadrilla, mendebaldean Aiaraldea eta ekialdean Aguraingo kuadrilla eta Debagoiena.

Inguru naturala

aldatu

Eskualde honek 406 km2ko lur eremua hartzen du Gorbeiako mendi sailaren hegoaldeko isurialdean, Urkabustaizko haranean hasi eta Zuia, Zigoitia eta Legution barna Aramaioko haraneraino; azken haran hori da eskualde honetan Kantaurialdera jotzen duen bakarra. Beraz, Gorbeiako mendi sailak mugatzen du eskualdea; gailurra (1.475 m) da Arabako lekurik garaiena, eta Bizkaiko muga. Mendi sail horretan, euskaldunentzat izan duen esanahiagatik eta inguruaren edertasunagatik bertan parke naturala sortzea proposatu izan da. Beste gailur aipagarriak dira: Burbona (934 m), Berretin (1.221 m) eta Oketamendi (1.027 m); azken mendi hori Zubialde ibaiak bereizten du Gorbeiako mendi sailetik, baina haren antza morfologiko handia duenez, Gorbeiatxiki ere esan izan zaio. Mendi sail garai horretako iturrietatik ibai nagusiak sortzen dita (Baias, Ugalde, Zubialde), eskualdea haran sakonetan banatzen dutenak.

Geomorfologiaren aldetik, Bizkaiko antiklinorio handiaren hegoko saihetsean dago txertaturik; erliebea morfologia malkartsukoa da berez dagokion egituraren arabera: formazio monoklinala da, tuparri eta kareharri urgoniar nahiz buztin eta hareharri kretazikoen gainean sortua. Horren emaitza morfologikoa erliebe disimetrikoan ikus daiteke: iparreko isurialdea izugarri malkartsua da (1.200 metroko gainbeherak hartzen ditu); hegoko isurialdea, berriz, askoz leunagoa da, eta gehienez ere 800 metroko gainbehera hartzen du Zuiako partean. Ipar eta hego isurialdeen disimetria hori Arabako erliebearen ezaugarririk behienenetakoa da. Zenbat eta ekialderago, mendi gailurren garaiera apalagoa da: Motxotegi (817 m), Santa Engrazia (802), Albertia (867 m) edo Jarindo (896 m) dira horren lekuko. Tartean gelditzen diren haranetan komunikabideak egin dira, baita Urrunagako urtegia ere; balio ekologiko handikoa izateaz gain, urtegiaren ingurua atseden leku paregabea da.

Azken aipatu dugun mendi gailurretik abiatu eta iparraldera dago Arangioko mendi saila: Oriol (1.128 m) mendiak Aramaioko harana ixten du mendebaletik. Eskualde honetan Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeko uren banalerroa dago, eta horrek garrantzi handia du ingurugiroari dagokionez: bertako mendi sailak Kantauri itsasotik datorren aire hezeari agertzen zaion lehen oztopo naturala dira. Dena dela, uren banalerro hau ez da guztiz jarraia, tarteka-marteka iraganbideak baitaude; horrela eragin ozeanikoa ere erraz: sartzen da hegoaldera. Klimaren aldetik ikusita Gorbeiako mendi saila gertu dagoenez euriak ugariak dira (1.300 mm urtean), eta batez beste urtean tenperatura 10-11 °C ingurukoa da.Horren ondonoz, mendialdean behinizat udan ez da idorraldi luzerik sortzen. Klimaren ezaugarri horien eraginez, landareetan nagusi dira pagadiak (Fagus sylvatica), lerro malkartsuetako egutera idorretan ameztiekin (Quercus pyrenaica) tartekaturik; han eta hemen, haritz kandugabea ere (Quercus petrea) ageri da. Atlantikoko isurialdean, era bereziki haran hondoetan, hariztiak (Quercus robur) ugariak dira oraindik, nahiz eta urte askoan murrizpen ikaragarria izan duten nekazaritzak, ikazkintzak eta itsasontzigintzak eraginda. Haran sakonetako hariztien eta goietako pagadien artean, Arabako lur eremurik handiena hartzen duen zuhaitza dago: erkametza (Quercus faginea).

Eskualde honetako biztanleriak Arabako gainerako eskualdeen bilakaera berdintsua izan du: 1900etik 1991 arte hazkunde begetatiboa negatiboa izan da, 8.234 biztanle izatetik 5.340 biztanle izatera iritsi baita. Jakina, dentsitatea ere murriztu egin da bitarte horretan; mende hasieran 20,2 biz/kilometro koadroko baldin baziren, gaur egun 13,1 dira. Demografiaren beheranzko joera hori etengabea izan da, 1950. urtearen inguruan Zadorrako urtegiak egiten hasi zireneko tarte laburra kentzen bada.

Alabaina, azken erroldetan joera hori aldatu egin dela dirudi, udal batzuetan biztanleria handitu egin baita; esate baterako, Zigoitian eta Zuian hala gertatu zen 1991ko erroldan. Biztanleriaren banaketari dagokionez, azpimarratu beharra dago desoreka handia duela Arabako biztanle banaketak: hiru herrigunetan baizik ez dago 5.000 biztanle baino gehiago, eta hiruon artean Arabako biztanleriaren %83 osatzen dute. Aitzitik, herrigune guztien %76 ehun biztanlez beherakoa da; gisa horretako gune txikiak dira nagusi eskualde guztietan, Arabako Errioxan izan ezik. Orain aztertzen ari garen eskualdeko bost herrietan (Aramaio, Zigoitia, Legutio, Urkabustaiz eta Zuia) nagusi dira noski herrigune txikiak, batez ere 100 biztanlez beherakoak.

Nabarmentzekoak dira Aramaioko herria Arabaren barnean egoteko dauden arrazoi historikoak. Izan ere, topografiari erreparatzen badiogu, Arangioko mendilerroak eta Arlabango mendiek Gipuzkoako Deba arroko lurrei begira jartzen dute Aramaio. Hala ere, 1489an Araban sartu zen, ordu arte Bizkaiko jaurerriaren mende egon eta gero.

Ekonomia

aldatu

Eskualde honetan jarduera ekonomiko garrantzitsuena nekazaritza da: iparraldean, abeltzaintza eta basogintza da nagusi; erdialdean, laboreak, patata eta ukuiluko abeltzaintza egiten dira; eta hegoaldean, laboreak, patata eta erremolatxa. Industriak ez du pisurik. Garraiobiderik nagusiak dira N-240 errepidea, Gasteiztik Bilborainokoa, eta N-622 errepidea, Gasteiz eta Zuiako harana lotzen dituena. Gainerakoan, herri bide era bidexkak besterik ez dira.

Udalerriak

aldatu

Ondoko udalerriak biltzen ditu kuadrillak:

Zk. Udalerria Kontzejuak Alkatea Alderdi politikoa Biztanleria
(2018)
Biztanleriaren
%-a
Azalera
(km²)
1 Aramaio Arexola
Azkoaga
Barajuen
Etxaguen
Gantzaga
Ibarra
Oleta
Untzilla
Uribarri
Asier Agirre Mugarza Euskal Herria Bildu 1.483 15,9 73,27
2 Arratzua-Ubarrundia Arroiabe
Arzubiaga
Betolatza
Dura
Landa
Langara Ganboa
Luku
Mendibil
Uribarri Ganboa
Zirao
Zurbao
Maria Blanca Antepara Uribe Euzko Alderdi Jeltzalea 982 9,7 57,41
3 Legutio Elosua-Ollerieta
Goiain
Legutio
Urbina
Urrunaga-Nafarrate
Nerea Bengoa Garcia de Cortazar Euzko Alderdi Jeltzalea 1.869 17,4 45,85
4 Urkabustaiz Abezia
Abornikano
Beluntza
Goiuri-Ondona
Inoso
Izarra
Larrazketa
Oiardo
Untzaga-Apregindana
Uzkio
Xabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa Euskal Herria Bildu 1.336 13,5 60,49
5 Zigoitia Akosta
Apodaka
Berrikao
Buruaga
Eribe
Etxabarri Dibina
Etxaguen
Gopegi
Larrinoa
Letona
Maurga
Mendarozketa
Murua
Olano
Ondategi
Zaitegi
Zestafe
Javier Gorbeña García Euzko Alderdi Jeltzalea 1.753 18,0 102,07
6 Zuia Ametzaga
Aperregi
Bitoriano
Domaikia
Gillerna
Jugo
Lukiano
Markia
Murgia
Sarria
Zarate
Unai Gutierrez Urkiza Euskal Herria Bildu 2.313 25,5 122,49
Gorbeialdea 9.736 100 461,5

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu