Florentziako Errepublika

Florentziako Errepublika edota Florentziar Errepublika (italieraz Repubblica Fiorentina) gaur egungo Toskana eskualdean zegoen eta Florentzia hiriburu zuen Erdi Aroko estatu bat izan zen. 1115ean, Matilde Canossakoa markesa hil zenean, florentziarrek Florentziako Dukerria desegin eta komuna bat eratu zutenean sortu zen. Errepublika gonfaloniere (hiriko agintari titularra) batek hautatutako Florentziako Signoria izeneko kontseiluak gobernatzen zuen; aldi berean, gonfalonierea florentziar gremioetako kideek hautatzen zuten.

Florentziako Errepublika
Repubblica Fiorentina
1115 – 1532
Errepublika (Oligarkia)
Florentziako Errepublikako bandera

Florentziako Errepublikako armarria

Florentziako Errepublika 1494an
Geografia
HiriburuaFlorentzia
Ekonomia
DiruaFlorina (1252–1533)
Kultura
Hizkuntza(k)Toskanera eta latina
ErlijioaEliza Katoliko Erromatarra
Historia
Aurrekoa
Toskanako Marka
Ondorengoa
Florentziako Dukerria

Errepublika hartako historia borrokaz eta liskarrez beteta dago. 1434an Cosimo Medicik egindako estatu kolpe baten bitartez, Errepublikaren eta hiriburuaren kontrola Medicitarren eskuetara igaro zen. 1494. urtea arte, hiria familia haren menpe egon zen, baina denboraldi labur batez Girolamo Savonarola fraideak kanporatu egin zituen, 1512an, Joan Medicik (gerora Leon X.a Aita Santua izan zenak) hiriaren kontrola berreskuratu zuen arte. 1527an, Medicitarren agintea bigarren aldiz iraulia izan zen, Cognaceko Ligaren Gerran zehar, baina 1531n, Florentzia hamaika hilabetean setiatu ondoren, Medicitarrek berriz ere bereganatu zuten. 1532an Errepublika behin-betiko desegin zen, Klemente VII.a Aita Santuak Alexandro Medicikoa Florentziako duke izendatu eta ordu arte Errepublika zena Oinordetzako monarkia izatera iragan zenean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu