Emilia-Romagna
Emilia-Romagna[1] (emiliano-romagnoloz: Emégglia-Rumâgna) Italiako eskualdea da, erresumaren ipar-ekialdean, Po ibaiaren, Apenino mendien eta Itsaso Adriatikoaren artean dagoena. 22.452,78 km²ko eremua du eta 2015ean 4.446.811 biztanle zituen[2].
Emilia-Romagna | |
---|---|
[[Fitxategi:|130px]] | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | Bolonia |
Probintziak | Bolonia Ferrara Forli-Cesena Modena Parma Piacenza Ravenna Reggio Emilia Rimini |
Udalerriak | 340 |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°45′N 11°00′E / 44.75°N 11°E |
![]() | |
Azalera | 22.452,78 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4.446.811 biztanle (2015-08-31) |
Dentsitatea | 198,05 bizt/km² |
www.regione.emilia-romagna.it |
Hiri nagusiak Bolonia (hiriburua), Ferrara, Forlì, Imola, Modena, Parma, Piacenza, Ravena, Reggio nell'Emilia eta Rimini dira.
Historia Aldatu
Aemiliako herrialdea (Via Aemilia izeneko galtzadak zeharkatzen zuen) erromatarrek sortu zuten K.a. IV. mendean, Alpeez haranztiko Galiako partean eta Liguriako probintziaren ekialdean.
Geografia Aldatu
Iparraldean Lombardia eta Veneto, hegoaldean Markak eta Toscana, ekialdean itsaso Adriatikoa eta mendebaldean Piemonte eta Liguria eskualde mugakide ditu.
Banaketa administratiboa Aldatu
Emilia-Romagna 8 probintzia eta metropoli-hiri batean banaturik dago.
Probintzia | Eremua (km²) | Biztanleria (2015-08-31)[2] | Dentsitatea (hab/km²) |
---|---|---|---|
Boloniako metropoli-hiria | 3.702 | 1.004.965 | 271,5 |
Ferrara | 2.632 | 352.085 | 133,8 |
Forlì-Cesena | 2.377 | 394.953 | 166,2 |
Modena | 2.689 | 701.453 | 260,9 |
Parma | 3.449 | 446.461 | 129,4 |
Piacenza | 2.589 | 287.194 | 110,9 |
Ravenna | 1.858 | 391.567 | 210,7 |
Reggio Emilia | 2.293 | 532.734 | 232,3 |
Rimini | 863 | 335.399 | 388,6 |
Ekonomia Aldatu
Emilia-Romagnako zabaldia oso emankorra da, Italiako nekazaritza produkzioaren %14 ematen du (garia, barazkiak, fruituak, erremolatxa, arroza eta kalamua. Behi azienda). Metanoa eta petrolioa (Cortemaggiore). Janari eta tresneria industria dago (Bolonia, Ferrara, Modena).
Ondarea Aldatu
Emilia-Romagnako lurraldeak Erdi Aroko monumentu ugari ditu. Arkitektura eta eskulturako molde erromanikoak XII. mende hasieratik zabaldu ziren Emiliako hirietara, Modenako katedrala (1099) abiapuntu harturik. Boloniak, bestalde, XIII. mendearen erdialdeko eraikuntza gotikoak ditu (Santo Domingoko eta San Frantziskoko elizak). XV. mendetik aurrera, eskualdeko arkitekturak eraikuntza zibil ikusgarriak plazaratu zituen (Ferrara hiria, Parma eta Boloniako jauregiak).
Bertako margolariek ospe handia jaso zuten XIV. mendetik aurrera. Horietan garrantzitsuena Parmako Il Correggio, Errenazimentuaren garaiko pintorea izan zen.
Biografiak Aldatu
- Il Correggio (1489-1534), margolaria.
- Giuseppe Verdi (1813-1901), musikagilea.
- Giovannino Guareschi (1908-1968), idazlea.
- Hugo Pratt (1927-1995), idazlea.
- Luciano Pavarotti (1935-2007), tenorea.
- Marco Pantani (1970-2004), txirrindularia.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/01/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ a b Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori). Regione: Emilia-Romagna. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-09).
Kanpo estekak Aldatu
- (Italieraz) Webgune ofiziala, regione.emilia-romagna.it