San Miniato al Monte Florentziako punturik altuenetako batean kokaturik dagoen basilika da, Toskanako erromanikoaren adibide garbienetakoa. Arno ibaiaren ondoan kokatzen da eta 1013an izan zen eraikia.

San Miniato al Monte
Basilica di San Miniato al Monte
eta
eta
San Miniato al Monte.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°45′34″N 11°15′54″E / 43.75944°N 11.265°E / 43.75944; 11.265
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1018
Izenaren jatorriaHirutasun
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Florence (en) Itzuli
IzenaMinias of Florence (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
pizkundetar arkitektura
Webgune ofiziala

Historia aldatu

San Miniato hiriko lehen martiria izan zen. Ziurrenik merkatari greko bat zen, edo Armeniako printze bat Erromarantz erromesaldian zihoana. Esanek diotenez, 205ean Florentziara iritsi eta ermitau bizitza izan zuen, Dezio enperadoreak agindutako antikristauekiko jazarpena dela medio lepamoztua izan zer arte. Kondairak dio, lepamoztua izan ondoren bere burua eskuetan hartu eta bere ermitau leizera itzuli zela. Basilika leize hartan eraiki zen, Mons Fiorientus-ean.

Artile merkatari korporazio bati esker finantzatu zen, eta honen mantenuaz arduratu ziren 1288 arte.

Deskribapena aldatu

Marmolezko fatxada XI. mende hasierakoa izan daiteke. Zalantzarik uzten ez duena goiko zatia da, dudarik gabe XII. mendekoa da. Fatxadaren goiko aldean arrano bai ikusi daiteke, basilikaren eraikuntza finantzatu zuen korporazioaren ikur.

Gaur egun ikusi daitekeena Brunelleschiren erreformari dagokio, zeinek erdi aroko Toskanako izaera mantendu duen. Kanpandorrea 1499an hasi zen eraikitzen, baino 1523an ordezkatu egin zen, amaigabea utziz. Eliza erromaniko askorekin gertatu zen eran, babeserako eraikina ere izan zen, 1523ko hiriaren setioan artilleria postu bihurtuz.

Barnealdea aldatu

Elizaren barnealdea hiru nabetan dago banatua, eta hasieran zuen egitura gordetzen du. Erdiko nabean Gurutzearen Kapera nabarmentzen da, Michelozzok egina 1488an, hasiera batean San Joan Gualbertoren gurutze miraritsua gordetzen zuena, ondoren 1671an Santa Trinitara eramana izan zena.

Kriptaren aldare nagusian San Miniatoren hezurrak daude. Korua puntu altuago batean dago kriptarekiko, eta mosaiko batek apaintzen du.

Irudiak aldatu

Kanpo estekak aldatu