Ireki menu nagusia

Giovanni Pico della Mirandola[1] (dʒoˈvanni ˈpiko della miˈrandola ahoskatua; Mirandolako gaztelua, Ferrarako Dukerria, 1463ko otsailaren 24a - Florentzia, 1494ko azaroaren 17a) italiar filosofoa eta pentsalaria izan zen.

Giovanni Pico della Mirandola
Pico1.jpg
Bizitza
Jaiotza Mirandola1463ko otsailaren  24a
Herrialdea Duchy of Mirandola
Heriotza Florentzia1494ko azaroaren  17a (31 urte)
Hobiratze lekua Museum of San Marco Itzuli
Heriotza modua : Pozoia
Familia
Aita Gianfrancesco I Pico
Ama Giulia Boiardo
Anai-arrebak
Leinua House of Pico della Mirandola Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Boloniako Unibertsitatea
Paduako Unibertsitatea
University of Ferrara Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Elia del Medigo Itzuli
Jarduerak
Jarduerak filosofoa
Lan nabarmenak Oration on the Dignity of Man Itzuli
Heptaplus Itzuli
Influentziak Neoplatonismo
Kidetza Atenasko Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena domingotar

BizitzaAldatu

Zuzenbide kanonikoko ikasketak egin zituen Bolonian eta filosofiakoak Paduan. Florentzian jarri zen bizitzen, eta han Marsilio Ficino Errenazimentuko filosofo platoniko handia ezagutu zuen; arabiera, hebreera eta aramera ikasi zituen.

Platonen filosofiaren jarraitzaile zen, eta bi obra garrantzitsu eman zituen argitara: Conlusiones philosophicae, cabalisticae et theologicae («Ondorio filosofikoak, kabalistikoak eta teologikoak») eta De hominis dignitate oratio («Gizonaren duintasunari buruzko hitzaldia»), 1486. urtean biak. Pentsalari greko, hebrear, arabiar eta latinoetan oinarriturik idatzi zituen 900 tesiak eztabaidatzeko Europa guztiko pentsalariak bildu nahi izan zituen, baina ezinezkoa gertatu zitzaion Aita Santuak izendatutako batzorde batek heretikotzat jo baitzituen tesietariko batzuk. Frantzian izan ondoren, espetxean izan zen aldi labur batez, Florentziara itzuli zen eta 1492. urtean Alexandro VI.a aita santuak heresia haren salaketaz aske utzi zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Pico della Mirandola