Vitruvioren gizona
Vitruvioren gizona edo Vitruviar gizona, halaber Giza gorputzaren proportzio idealen ikerketa, Leonardo da Vinci ikerlariak 1490 inguruan bere egunerokoan egin zuen marrazkia da. Marrazkiarekin batera, ohar ugari idatzi zituen, gizonaren anatomia hobeto argitzeko. Giza proportzioen Kanon gisan ezaguna da, orobat.[1] Gizakiaren proportzio matematikoen aurkikuntza Pizkundeko lorpen handienetako bat izan zen.
Vitruvioren gizona | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Leonardo da Vinci |
Sorrera-urtea | 1459 |
Mugimendua | Italian Renaissance (en) |
Honen izena darama | Vitruvio |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 34,6 () × 25,5 () cm |
Hizkuntza | italiera |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bartzelona |
Bilduma | Gallerie dell'Accademia (en) |
Inbentarioa | 228 |
Argumentu nagusia | Vitruvian Man (en) |
Historia | |
Erakusketak | Leonardo da Vinci (en) |
Deskribapena
aldatuirudian gizon biluzi bat ageri da, bi posiziotan, bata bestearen gaineran jarrita: zirkunferentzia baten barruan dago eta, halaber, karratu batean (Ad quadratum). Berez, giza gorputzaren proporzioen ikerketa da. Vitruvioren aipamena Antzinako Erromako arkitektoari lotuta dago: marrazkiari horrexek izena eman dio. Vitruvio Zesarren ingeniaria izan zen gaztaroan, eta lan hori utzi zuenenan, arkitektura zibilean aritu zen. Ezagutzen den arkitektura tratatu zaharrenaren egilea da, antzinako garai klasikoko bakarra, De architectura libri decem.
Historia
aldatuEz dakigu zehatz-mehatz da Vincik zein urtetan marraztu zuen; 1490 inguruan izan zela pentsatzen dugu. Lana Giuseppe Bossi idazle eta margolariaren eskuetan egon zen, 1815ean hil zen arte. Ondoren, enkante batean, Luigi Celottik eta, geroago, Veneziako Akademiaren Galeriak erosi zuen; 1882tik hantxe gordetzen da.[2] Dena dela, haren kontserbazioa ziurtatzeko asmoz, erakusketa iraunkorrean gutxitan erakusten da.
Ezaugarriak
aldatuErroma zaharreko Vitruvio arkitektoaren testuetatik abiatuta –baita bere izena ere hartuz ere– besoak eta hankak nabarmentzen ditu, giza gorputzaren proportzioen estudioa osatzeko.[1] Oinarrian urrezko zenbakia edo urrezko proportzioa dago. Oinarritzat Vitruvioren proposamena hartu zuen da Vincik, aldaketa batzuk eginez. Hauek dira proportzioak:
- Lau behatzek esku barru egiten du.
- Lau esku barruk oin bat egiten dute.
- Sei esku barruk ukondoa egiten dute.
- Lau ukondok urrats bat egiten dute.
- Hogeitalau esku barruk gizon bat egiten dute.
- Hankak behar bezala urruntzen badituzu, zure garaiera 1/14 gutxituz eta besagainak igoz behatzak zure buruaren goiko partearenraino, zure gorputz adarren zentro geometrikoa zilborrean dago. Gainera, zure hanken arteko espazioa triangelu aldeberdina izango da.
- Bularraren goi parterik ilea irteten den tokiraino, gizon osoaren zazpirena da.
- Titimuturretik buruaren goiko alderaino launa da.
- Sorbaldaren zabalera nagusiak barruan launa du.
- Ukondotik eskuaren puntaraino laurdena da.
- Ukondotik besaperaino zortzina da.
- Esku osoa hamarrena izango da.
- Ernalkinen hasiera gizonaren erdia markatzen du.
- Oina garai osoaren zazpirena da.
- Oinplantatik belauna azpirareino laurdena da.
- Belauna azpitik ernalkinen hasieraraino, beste laurdena.
- Kokotsaren azpiko partetik sudurreraino eta ilearen hasieratik bekainetaraino, kasu bakoitzean, berdina da eta belarria bezalakoa.
- Belaunaren hasieratik pelbisen hasieraraino, gorputz enborrarena bezalakoa da.
- Bular erditik behatzen puntaraino, hanka osoaren luzera bezalakoa da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b https://web.archive.org/web/20191111165603/http://www.exprai.com/2012/02/vitruviar-gizona.html
- ↑ Adele Colli Franzone, [http://riviste.paviauniversitypress.it/index.php/ea/article/view/1672/1747 Leonardo e il magnifico “Uomo Vitruviano”, Economia Aziendale Online aldizkaria, IV.liburuki, 4. zk. (2013), 271 or, ISSN 2038-5498.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bideoa Youtuben.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitruvioren gizona |