Lorategia - Gane

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Lorategi gane Etxea Getxo udalerriko Algorta auzoko San Nikolas eta Abasota kaleen ertzean kokatuta dago.

Lorategia - Gane
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°21′09″N 3°00′53″W / 43.352558°N 3.01461°W / 43.352558; -3.01461
Map
Ondarea
EJren ondarea214

Jatorrian Algortako etxe arrunt bat zen, baina 1904 eta 1916 bitartean egin ziren berritze-lanen ondorioz, eskualdeko moldeen itxura hartu zuen. Arkitekturaren ikuspuntutik oso eraikin interesgarria da, eta gainera, kokaleku bikain batean dago. Egun Uribe-Kosta Partzuergoaren bulegoak daude eraikin honetan.[1]

Eraikina aldatu

Lau aldeak agerian dituen eraikina, oin laukizuzena eta harburuen errenkada bikoitzan bermatzen den lau isuriko teilatua. Altxaeran behe-oina eta beste bi oin dauzka altueran, eta goiko oina besteak baino atzeratuago dago. Molduratutako inpostek banatzen dute sarrerako fatxada. Balkoi irten eta korritu bat dauka, eta bertara lau ate eta bao hirukoitz bat irekitzen dira goiko oinean. Beste baoak dinteldunak dira. Hormak landu gabeko harriz eginak dira, entokatuak, baina eskantzuetan, oinen arteko inposta-lerroetan eta dekoraziozko elementuetan silarria erabiltzen da. Ageriko adreilua ere bada arrain hezurraren erara landua. Balio handiko lorategia eta itxitura dauzka.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

 

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

 

Kanpo estekak aldatu