Ireki menu nagusia


Ateismoaren ikurra, Aliantza Ateistaren Internazionalak 2007an plazaratua.

Ateismoa, zentzu zabalean, jainkoen existentziaren sinesmena ukatzea da. Ukatze horretan, bi jarrera izaten dira: edo jainkoen existentziari buruzko arduragabetasuna, edo haien existentzia ezinezkotzat jotzea.

Ateismo terminoa grezierazko αθεος (azeós) adjektibotik dator, «jainkorik gabea» esan nahi baitu (a = «ez»; theos = «jainko», hitzez hitz «Zeus»). Adjektibo hori mespretxuz erabiltzen zen, gizarte zabalak gurtzen zituen jainkoak ukatzen zituztela uste zen gizabanakoak aipatzeko.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ateismo  


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.