Ireki menu nagusia

Arno[1] Italiako Toskana eskualdea zeharkatzen duen ibaia da. 241 kmko luzera du eta 8.228 km²ko arroa drainatzen du. Arezzo, Florentzia eta Pisatik igarotzen da.

Arno
Arno river.jpg
Datu orokorrak
Luzera 241 km
Geografia
Koordenatuak 43° 41′ 00″ N, 10° 17′ 00″ E / 43.683333333333°N,10.283333333333°E / 43.683333333333; 10.283333333333Koordenatuak: 43° 41′ 00″ N, 10° 17′ 00″ E / 43.683333333333°N,10.283333333333°E / 43.683333333333; 10.283333333333
Herrialdea Italia
Lurraldea Toskana
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 8.228 km²
Arro hidrografikoa Arno basin Itzuli
Bokalea Liguriako itsasoa
Mendizaletasuna

Eduki-taula

GeografiaAldatu

1.385 metroko altueran jaiotzen da, Apeninoetako Falterona mendian, eta Liguriako itsasora (Mediterraneoa) isurtzen da, 241 kilometro egin ondoren. Bere arroa, 8.228 kilometro karratukoa da. Arezzo, Florentzia, Empoli eta Pisa dira zeharkatzen dituen hiririk garrantzitsuenak[2].

Ibarrak oso pitoreskoak ditu eta, ibaiaren gainean, balio artistiko handiko zubi ugari daude; horien artean, Florentziako Ponte Vecchio nabari da. Beste zubi batzuk Santa Trinità eta Ponte alla Carraia dira.

IbaiadarrakAldatu

AzpiarroakAldatu

HidrometriaAldatu

Arnoren erregimena mediterranearra da; udan agorteak izaten dira eta udazkenean, goraldiak. Uholderik handiena 1966ko azaroak 4an izan zuen, non 3540 metro kubiko segundoko emaria erdietsi zuen Rosanon, Apeninoetatik irten ondoren, eta 4500 metro kubiko segundoko Florentzian, iturburuan 400 mm baino gehiagoko eta, Florentzia aldean 200 mm baino gehiagoko euriteen ondorioz. Aldi berean, lehorte garaietan, oso emari txikiak izatera iritsi da; adibidez, Rosanon, 0,56 metro kubiko segundoko.

ErreferentziakAldatu