Diseinatzaile
Diseinuak egiten dituen pertsonari diseinatzaile deritzo. Era orokorrago batean esanda, diseinatzailea “diseinuzko objektu baten garapenaz arduratzen den pertsona da”. Produktuak, prozesuak, legeak, objektu ukigai edo ukiezin, jokuak, grafikoak, zerbitzuak eta esperientziak sortzen dituen edozein pertsonari diseinatzaile deritzo praktikan.
Klasikoki, diseinuaren arlo nagusi bakarra arkitektura izan da arte nagusi bezala ulertzen baitzen. Arroparen diseinua, altzariak eta beste tramankulu arruntak eskuz egiten espezializatuak ziren artisauentzat uzten ziren.
Diseinua komunikazio-artearen zati bat da, zerbait sortzeko egiten den plana. Ikusle edo erabiltzaileari mezu bisual eta emoziala adierazten dio, produktu eta zerbitzuetan konexio emozionaletan zehar gidatuz, horrela, produktu edo markaren esperientzia hobetuz.
Gaur egungo diseinu industrialaren konplexutasun hazkuntzarekin eta masa-ekoizpen hazkuntzaren ondorioz, non denbora eta kostua zuzenki erlazionaturik dauden, produkzio-metodo konplexuagoak egiten dira, eta honekin batera diseinuak egiteko era.
Antzinako diseinuaren arlo klasikoa, hau da, arkitektura, orain diseinuaren arlo txikiago eta espezializatuagoetan banatzen da (paisaia-diseinua, hiri-diseinua, kanpo-diseinua, diseinu industriala, barne-diseinua, altzari-diseinua, oihalen diseinua eta abar) diseinatutako produktu, eta beharbada, produkzio-baliabideen arabera.
Diseinatzaileek termino konplexuak sinplifikatzen dituzte diseinu grafikoari buruz hitz egitean, erabiltzaileek sistema konplexuen aurrean estutasuna senti ez dezaten. Informazio-aniztasunak diseinatzailea konponbide hobe eta sinpleago batera eraman ohi du, diseinatzaileak dituen arazoen aurrean. Ikerketa metodologikoaren erabilpena diseinuaren aspektu garrantzitsuenetako bat da arazoak ebazteko. Honek diseinatzaileari erabiltzaile eta jendearen beharrak egoki ebaluatzea ahalbidetzen dio. Izan ere, diseinatzailearen lanaren atal garrantzitsuena jendearen gustuak ezagutzea da, galdeketa, inkesta eta beste zenbait tekniken bitartez. Horretaz gain, diseinatzaileak produzituko duen edozein produkturen amaierako kokalekua ondo ezagutu behar du. Azken hau funtsezko zeregin bat da, izan ere, materialen zenbait propietate mekaniko aldatu egiten dira ingurugiroaren arabera (adibidez, tenperaturarekin).
Espezializazio-eremua edozein izanik ere, diseinatzailearen ororen oinarria osatzen duten hezkuntza eta esperientzia normalean oso antzekoak izaten dira. Irakaskuntza-metodoak edota erabiltzen diren programak eta teoriak, eskola eta ikasketa-alorraren arabera alda daitezke. Diseinatzailea arlo espezializatuago batean murgilduko da soilik formazioaren ondorengo entrenamendu eta lan-etapetan.
Gaur egun, diseinu-talde gehienak, diseinatzaile-lider batez osaturik daude. Pertsona honen erantzukizuna, alde batetik, sormen-prozesuan beharrezkoak diren erabakiak era egokian hartzea da. Eta beste alde batetik, diseinu-taldean diseinatzaile-kopurua zehaztea da.Produktu konplexuagoak egiteko, taldea beste alor batzuetako profesionalez ere osaturik egongo da, hala nola, ingeniariak, publizitate-adituak eta abar.
Normalean, diseinuaren jarduerak diseinatzaile eta bezeroaren arteko kontratu profesional bat dakar berarekin, fabrikatzaile edota enpresa bat izaten ohi dena. Hala ere, diseinatzaileak bere kabuz aritzeko aukera ere badauka, inolako dependentzia-erlaziorik gabe. Edozein kasutan ere, praktikak eskatzen du diseinatzailea erantzukizun handia izatea eta diseinuaren inplikazio etikoetan aditua izatea.
Taldekideen arteko harremana, proposatutako produktu, produkzio-prozesu edota ideia garatzeko jarraitutako teorien arabera aldatuko dira, baina normalean ez dira oso murritzaileak izaten. Horrela, taldekide guztiek proiektuaren inguruko erabakiak hartzeko aukera izan ohi dute.
Erreferentziak
aldatu- Diseinuaren definizioa ICSID-aren arabera.
- Diseinuaren definizioa (Gazteleraz).
- Diseinatzailearen definizioa Norman Potter-en arabera [Betiko hautsitako esteka].