Urrezko Adarra
Urrezko Adarra[1] (turkieraz: Haliç; grezieraz: Χρυσοκερας, Khrusokeras) Bosforo itsasartean amaitzen den itsasadarra da, Istanbulen. Historian garrantzi handia izan du, mendeetan zehar greziarren, erromatarren, bizantziarren eta otomandarren itsasontzien portua izan baita. Urrezko Adarraren itsasoratzearen eta Marmara itsasoaren artean penintsula bat eratzen da, Istanbul zaharraren sorrera lekua (antzinako Bizantzio eta Konstantinopolis). Euskarazko eta grezierazko izenak esanahi bera dute; turkierazkoak ordea estuario esan nahi du.
Urrezko Adarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Itsasadar |
Luzera | 8 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°01′45″N 28°57′40″E / 41.029166666667°N 28.961111111111°E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Metropolitan municipality in Turkey | Istanbul |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Urrezko Adarra 7,5 km luze da eta, puntu zabalenena 750m zabal. Sakonera handiena, Bosforora itsasoratzen den gunean, 35 metro da. Egun lau zubi ditu: Haliç zubia (Urrezko Adarreko zubia), Eski Galata zubia (Galata zubi zaharra), Atatürk (Unkapanı) zubia eta Galata zubia.
Historia
aldatuBerez, Urrezko Adarra itsasoak bereganatutako historiaurreko estuario bat da. Bizantziar Inperioak bertan zituen ontziola nagusiak eta ertzak harresiz hornituak zeuden itsas-erasoetatik babesteko. Behiala, adarraren ahoan kate bat zegoen, Konstantinopolisetik Galata dorre zaharreraino (grezieraz Megàlos Pyrgos, "Dorre handia"), baimenik ez zuten ontzien sarrera eragozteko. Dorre hau Laugarren Gurutzadan suntsitu zuten, baina genovatarrek beste bat eraiki zuten ondoan, Galata dorre ezaguna (1348), behiala Christea Turris ("Kristoren dorrea")
Katea hirutan hautsi edo saihestu zuten:
- X. mendean, Kieveko Rusak itsasontziak Bosforotik Urrezko Adarrera lehorretik eraman zituen, Galata atzealdetik. Bizantziarrek su grekoa erabiliz garaitu zituzten.
- 1204an, Laugarren Gurutzadan, veneziar ontziek katea hautsi zuten ahari-buru bat erabiliz.
- 1453an, Mehmet II.aren otomandarrek Kieveko Rusaren taktika berrerabili zuten hiria setiatzean: ontziak lehorretik eraman zituzten itsasadarrean uretaratzeko.
1502an, Leonardo da Vincik itsasadarra igarotzeko zubi baten marrazkia egin zuen, Bayezid II.a sultanarentzako. Zubiak 240 m luzeko hutsarte bakarra zuen, baina ez zen inoiz eraiki.