Azken Afaria (Leonardo da Vinci)
Azken Afaria (italieraz, Il Cenacolo edo L'Ultima Cena) Leonardo da Vincik Ludovico Sforza dukearentzat egindako margolana da. Joanen ebanjelioan bezala irudikatzen du Azken Afaria, Jesusek Hamabi Apostoluei iragartzen dienean haietako batek traizionatuko duela. Apostolu bakoitzak jarrera desberdina hartzen du hori entzundakoan.
Azken Afaria | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Jatorria | |||||||||
Sortzailea | Leonardo da Vinci | ||||||||
Sorrera-urtea | 1490(e)ko hamarkada | ||||||||
Mugimendua |
pizkundea Goi Pizkundea | ||||||||
Komisarioa | Ludovico Sforza | ||||||||
Ezaugarriak | |||||||||
Materiala(k) |
tenpera pintura eta gesso (en) ![]() | ||||||||
Zabalera | 880 zentimetro | ||||||||
Altuera | 700 zentimetro | ||||||||
Genero artistikoa | arte sakroa | ||||||||
Egile-eskubideak | jabetza publiko | ||||||||
Deskribapena | |||||||||
Oinarritua | Jesus Nazaretekoa | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Lekua | Santa Maria delle Grazie | ||||||||
Bilduma | Santa Maria delle Grazie | ||||||||
Inbentarioa | LXVI:B.79 | ||||||||
| |||||||||
Koordenatuak | 45° 28′ 00″ N, 9° 10′ 15″ E / 45.466666666667°N,9.1708333333333°EKoordenatuak: 45° 28′ 00″ N, 9° 10′ 15″ E / 45.466666666667°N,9.1708333333333°E | ||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Argumentu nagusia | Jesusen Azken Afaria | ||||||||
cenacolovinciano.org |
Milango Santa Maria delle Grazie monasterioan dago, jangelako horma batean. Ludovico Sforzak familiako mausoleoa egin nahi zuen monasterio horretan, eta, horretarako, Bramante arkitektoa kontratatu zuen besteak beste. Azken Afaria mausoleoaren lan nagusia zen izatekoa.