Torloju amaigabea angelu zuzenean (perpendikularrean) dauden bi ardatzen arteko mugimendua transmititzen duen elementuari deritzo. Torloju amaigabeak bira oso bat ematen duen bakoitzeko, engranajeak bertan sartzen diren torloju amaigabearen adina hortz kopuru aurrera egiten du. Torloju amaigabea mekanismo alderanzgarria edo alderantzezina izan daiteke; hau helize-angeluaren menpekoa da beste hainbat faktoreren artean.

Ardatz gidatuaren biraketa-abiadura, torlojuan sartzen den hortz kopuruaren eta horzdun gurpilak dituen hortz kopuruaren menpekoa da. Torlojuak dituen sarrera kopurua, hau osatzen duten Helize (mekanika) sinpleen kopuru gisa uler daiteke. Praktikan, torloju gehienak sarrera bakarrekoak dira; beraz, honek bira bat ematen duen bakoitzean, engranajeak hortz bat aurreratzen du.

Mekanismo hau oinarritzen den adierazpena horzdun gurpilen antzekoa da. Kasu honetan, torlojuaren sarrera kopurua elementuaren motortzat hartzen da:

Mugimendua

Non:

N= bira kopurua

Z= gurpil gidatuaren hortz kopurua

E= torloju amaigabearen hortz kopurua

Kontuan edukita e beti z baino askoz ere txikiagoa dela, transmisio-erlazioa beti txikiagoa izango da; beraz, abiadura-erreduktore moduan jardungo du. Sarrera bakarreko ohiko kasuan (e=1), torloju amaigabea hortz bakarreko engranajearen baliokide egiten da, erredukzio-erlazioa zuzenean engranajeak duen hortz kopuru bera izanez.

Kanpo estekak aldatu