Ireki menu nagusia

Leonardo da Vinci-k egindako taula gaineko olioa (168x130cm). Musée du Louvre, Paris. Bertan, La Vierge à l'Enfant avec sainte Anne izenaz ageri da; baina izen originala, Sant'Anna, la Madonna, il Bambino.

Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra
Leonardo da Vinci - Virgin and Child with St Anne C2RMF retouched.jpg
Jatorria
Sortzailea Leonardo da Vinci
Sorrera-urtea 1503
Jatorrizko izenburua La Vierge, l'Enfant Jésus et sainte Anne eta La Vierge, l'Enfant Jésus et sainte Anne
Mugimendua Goi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta makal zura
Zabalera 130 zentimetro
Altuera 168 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Deskribapena
Oinarritua Madonna and Child Itzuli
Kokapena
Lekua Room 710
Bilduma Louvreko margogintza saila
Inbentarioa INV 776
Argumentu nagusia Madonna and Child Itzuli
Historia
Erakusketak Saint Anne, Leonardo da Vinci’s ultimate masterpiece Itzuli
Renaissance Itzuli

Obra honetan, Maria bere amaren magalean eserita dago, Santa Ana. Bitartean Jesus haurra jolasten agertzen da arkume bat laztanduz, ahurraren patua irudikatzen duena (sakrifizioa). Ama Birjina eta haurraren gaia Leonardoren gustokoenetarikotzat kontsideratzen da.

Eduki-taula

Koadroaren analisiaAldatu

1501.urtean koadro honen zirriborroa egin zuen lehen aldiz, Kartoi Burlington etxea deritzona. Ondoren beste bi kartoi egin zituela uste da baina galduak daude. Vasariren arabera, hirugarren kartoiak bazuen ezaugarri nahikoak beste bietatik bereizteko. Hala ere galduak daudenez ezin dezakegu baieztatu.

1508an hasi zen margotzen Louvren ikusi dezakegun egur gaineko olioa pintura hau, dirudienez bigarren kartoiarekin zerikusia zuena. Bere obra asko bukatu gabe uzten zituen eta horregatik artelan honetako zirriborro asko ikusi ditzazkegu.

Leonardok bere artelanetan erabiltzen zituen ohiko ezaugarriak plasmatzen dira aztertzen ari garen artelan honetan ere. Pertsonaiak androginoak izaten dira eta gainera, aurpegi berezia daukate; aurpegiak obalatuak, begi luzangak eta behealdera begira.

Pinturaren helburua eta hasierako konposizioaAldatu

Pintura hau seguruenik Santa Anarentzako ex-boto bat izango zen Frantziako Luis XII.aren (Lege Salikoaren arabera lortu baitzuen tronua) alabaren jaiotzaren eskerrean emateko, baina Leonardok asko tardatu zuen hau egiteko eta enkargua eman ahal izateko. Lehen aipatu bezala, artelan honen lehendabiziko zirriborroa, 1501.urtean egin zuen, honen lehendabiziko prestakuntzak erakutsiz; baina 1510 eta 1513 urteen artean bukatu zen.

1501 urteko zirriborroa ikusiz ohartzen gara, Ama Birjina,  Umea Santa Anarekin eta San Joan Bataiatzailea figurak agertzen direla; baina koadroa egiteko garaian, San Juan arkume batengatik ordezkatuko zuen Jesusen sakrifizioari erreferentzia zuzena eginez. Umea bere amaren besoetatik kendu zuen Santa Anari garrantzi gehiago emateko helburuarekin, horrela hirukia den konposizioaren ardatza bihurtzen du.

Esan bezala, kuadro hau margotu baino lehen, hiru kartoi margotu zituen. Lehenengoa

Carmelite Monk Fra Pietro da Novella-k Isabella d´Este of Mantuari bidalitako eskutitz batean agertzen da koadroaren deskribapena izan daitekela uste da. Bere esanetan, Kristo bere amaren magaletatik aldentzen ari da bildotsa besarkatzeko, sakrifizioaren ikurra dena. Bitartean Birjinak ahurra heltzen du bere patua oztopatzeko eta honi bere ama, Anak, gelditzen du elizaren sinbolo bezala.  

Gaia eta ikonografiaAldatu

Santa Ana, Andre Maria eta Jesus haurra, “Hirukoitza” gaia osatzen dute, Erdi Aroan ohikoa izango dena. Hiru belaunaldi agertzen dira, paisaia batean kokaturik. Santa Ana emakume garrantzitsua da, duintasuna izateagatik eta Mariaren ama (Jesusen ama izateko hautatua zena) izateagatik; bere izenak “grazia” esan nahi du. Ildo beretik jarraituz, Santa Anaren biloba Jainkoaren semea zen, mesias-a.

Tradizioaren arabera, Santa Ana 30 urteetako antzutasuna pairatu zuen, Jainkoari leiala zelako eta bere borondatez, gaitz guztiak jasateko gai izan zelako. Horregatik, zalantzarik gabe esan dezakegu, Santa Ana Jainkoaren aurrean botere handikoa dela; Zeruko Erreginaren ama baita. Gaur egun, Santa Ana[1] emakume haurdunen patroia izateagatik ezagutua da.

Jesus umearen gaia eta ikonografia aztertzeko, aipatu beharra dago, bi emakumeengana begiratzen ari den bitartean, arkumea besarkatzen duela; arreta gehiago arkumean jarriz.

Louvreko koadroan aldaketak ikusi ditzazkegu lehen aipatutako kartoian agertzen den Anaren drama iluna arintzen duelako. Ama Birjinak umea hartzen saiatzen bada ere, bere jarrera ez da bildotsetik baztertzearena ezta laguntzearena. Gainera, Anaren jarrera lasaia da vasariren hitzetan (Hirugarren kartoiaz mintzatzean, pinturan agertuko denaren berdina) “pozez begiratzen du nola bere leinua jainkotiarra bihurtu da”.

Paisaiari buruz hitz egiten badugu, esan dezakegu kutsu erlijiosoa duela. Izan ere, ikusten den natura, gizakiaz ikutu gabea da, garbia eta argi biziarekin. Atmosfera argitsua eta lanbro hotzak eguzkiaren beroa apaltzen du, garaiko kantu marianoetan esaten zen bezala.  Eguneroko otoitzen parte ziren eta Mariaren metaforatzat hartzen zen hau, Kristo gizakiaren parte-hartzerik gabe izan zuelako.

Gainera, paisai antzu honetan zuhaitz berde edo loratzen hari dena ipini du. Hau Leonardorentzat Santa Anaren metafora bat izango litzateke, bera esterila zelako hasiera batean baina gizonik gabe umea izan zuena.

TeknikaAldatu

Leonardo da Vinci-ren beste koadro batekin bezala, Arroketako Ama Birjina bereziki, artistak erlijiozko eszena bat alegiazko paisaia batean kokatzen du eta ikuslearen eta pertsonaien artean amildegi bat jartzen du. Urruneko mendien distantzia markatzeko, perspektiba atmosferikoa edo aire perspektiba erabiltzen du sakontasun sentsazioa sortzeko (artistak terminoa sortu eta bere artelanen ohiko ezaugarria da) distira urdinak eta gardenak ipiniz, xehetasunik gabe. Aldi berean, Leonardoren interes geologiko eta meteorologikoak nabarmentzen dira.

Aire perspektibaren bitartez, distantziarekin koloreak difuminatzen dira eta formak mugagabeagoak dira urrutian. Horregatik, hurbiletik aztertzen badugu paisaiaren atzealdearen zati bat, esan dezakegu abstraktua dela; ez delako definitua ageri.

Ildo berean jarraituz, koadro honetan ikusi daiteke Leonardo Da Vincik asmatutako teknika garrantzitsu bat, Sfumato. Teknika honekin, konposizio edo artelan osoa bateratzen du; paisaia eta pertsonaiak batuz lanbro fin eta poetiko batekin. Ez du inolako lerrorik erabiltzen. Koloreen degradazioekin osatzen ditu pertsonaien bolumenak eta bata bestearengandik bereizten ditu.  Era honetara, adierazgarriak diren pertsonaien keinuak samurtzen ditu, osotasunean harritzen gaituen giro bat sortuz. Gainera, argi- itzalen bidezko teknika bateratuko du, koadroaren osotasuna azpimarratuz.

Honen ondorioa sentimenduak adieraztea izango da. Mugimendu naturalak lortzeko aukera edukiko du, espresio askeekin batera. Leonardo da Vinci-ren ohiko ezaugarria zen eta Errenazimenduan bereiziko dunena, mugimenduen askatasuna izango da. Garrantzi osoa jartzen zuen espresioetan, akzio eta mugimenduen bitartez norbanakoaren izaera adierazten zela aldarrikatzen zuelako.

KonposizioaAldatu

Konposizioa garaiko artisten inspirazioa eta garaiko pentsamoldearen eta tekniken isla da. Leonardok originaltasuna erakusten du artelan honen bitartez, konposizio geometrikoa eta dinamikoa sortzen duelarik.

Pertsonaien keinu naturalek, haien arteko komunikazioa ahalbideratzen dute: Santa Anaren eskuineko besoa Mariaren besora eramaten gaitu, zeinen burua amaren sorbalda estaltzen du, eta Mariaren ezkerreko besoa Jesusengana eramaten gaitu helduta duelako. Honekin, Leonardok, familiaren leinua erakusten digu, Ana, Mariaren ama delako eta Maria, Jesusen ama, lehenago aipatu bezala. Haurrak arkume bat du besoetan, bere pasioa eta patua irudikatzen duenaren seinale. Beraz, hirukia den konposizio dinamiko honekin begiraden bitartez nagusienetik arkumeraino gidatzen gaitu. Konposizioa orekatzeko, Maria kanporantzko jarrera kontrajartzen du Anaren posizio egonkorrarekin.

Arreta deitzen diguna ere, Ana eta Mariaren arteko adin desberdintasunaren eza da, adin birjinal eta amatasunaren garaikoa. Gainera, koadroan bi gorputzak bat egiten duten sentsazioa ematen dute. Behar bada, Leonardok bi gorpuak baten sekuentzia desberdinaren adierazpena egin nahi zuen, sekuentzia baten modura. 3 oinen sekuentziarekin ere, ikusleari zailtasunak ematen dizkio ze gorputzari dagokion esleitzeko. Honekin lortzen da ere bi emakumeen eta ahurraren arteko erlazio familiarra azpimarratzea.

Bitartean, fondoan ipinitako paisaiarekin bi emakumeen figurak nabarmentzen ditu, jada erdian daudenak kokatuta atentzioa jasoz. Arrokazko mendi paisai hau altuera handian geratzen da nabarmenduz, ortzimuga goran utziz. Eskubialdean igoera altuagoa du Anaren gainetik ikustaraziz. Honetan, modu monumentalago batean ikusten da paisaia aurretik egindako koadroetan baino.

Handitasun hau lotura izan dezake Leonardok egindako ikerketa geologiko eta hidrologikoekin, edo bere iritzien arabera, naturaren betiereko zikloarekin eta lurraren sorrerarekin. Koadro honen mendikateak kontinente bat bezala ikusten ziren, itsasotik altxatuz eta denboraren gatik higatuak geratuz. 1490ean Leonardok baieztatzen zuen mendikateen puntak etengabeko igoeran zeudela.

Kolore urdinaAldatu

Leonardoren arabera “eguzkiaren eta gure artean iluntasun bat dago eta hori dela eta, zerua urdina ikusten dugu”. Hau argi geratzen da koadro honetan inon baino hobeto. Beranduago urdinaren kolorea “argiak hartutako hezetasun partikulak” zirela baieztatu zuen eta baita “egur lehor eta zaharrak egiten duen kea, tximkinietatik ateratzean kolore urdin gogorra duela begiaren eta kamara ilun baten artean jartzen bazen”. Antzeko hipotesi bat planteatzen du mendientzako: hurruneko mendien itzalen artean agertzen den zerua, gure begiaren aurrean urdinagoak diruditela. Horregatik ortzimugan aire gehiago dagoenez txuriago ikusten dugu goran baino.

Freud-en interpretazioaAldatu

Sigmund Freud psikoanalistak bere lanean aldarrikatu zuen Leonardo da Vinci-ren artelan honen inguruko hipotesi bat; artelana berezi eginez. Hipotesia, Ama Birjinaren mantuan oinarrituko zen: mantua bildu edo inguratzen badugu, irudi bat agertuko zaigu (eskuinetara biratuz), putre baten irudia bereziki.

Freuden arabera, putrea agertzeak, Leonardo da Vinci-ren bizitzako bi egoera azalduko zituen: Alde batetik, haurtzaroan funtsezko papera izango zuela animaliak eta beste alde batetik, Leonardoren memoriaren fantasia soila izango zela aldarrikatzen zuen ere.

Influentziak eta eraginakAldatu

Leonardo da Vinciren artelan honek eta baita artistaren ezaugarri anitzek, eragin handiak izango zituen beranduago etorriko ziren artistetan. Adibidez, Rafael Urbinokoan izugarrizko influentzia izango zuen. Garai hartako maisu handien hirukotea, Rafael-ek, Leonardo da Vinci-k eta Michelangelo-k osatzen baitzuten.

Rafaelen artelanetako pertsonaiak, gero eta dinamikoagoak eta konplexuagoak izaten hasi ziren; nahiz eta lasai ageri. Garai hartako Florentziako obsesio handienetariko batekin eta baita, Leonardoren ezaugarri ohiko batekin egin zuen bat Rafaelek, gizon biluziak irudikatzea zirriborroen bitartez. Beste alde batetik, Mona Lisa-ren konposizio piramidala erabili zuen baina itxura guztiz “rafaeleskoarekin”. Azkenik teknikaz hitz egin behar dugu, Leonardoren sfumato teknika erabili zuen, bere aportazio eta hobekuntzekin; Haragiaren errepresentazioari zorroztasun handiagoa ematen zion eta baita, taldeen arteko begiraden trukaketa landu zuen. Azkenik aipatu behar da, Leonardo da Vinciren sfumato teknika bere propioa zela eta horregatik, Rafaelek xarma gutxiagorekin gauzatu zuela teknika.

Bestelako artista batzuetan ere eragina izan zuen, adibidez Andrea Solario Leonardo da Vinci-ren tailerrera gehitu zena eta Leonardoren lehen jarraitzaile leialtzat kontsideratua izan zena. Edo baita, zenbait manieristetan adibidez, Andrea del Sarto[2]. Leonardo da Vincik erabilitako argiaren eta kolorearen trataera berezia txertatu zituen bere artelanetan, aparteko emaitzak lortuz.

ErreferentziakAldatu

  1.   Santa Ana patroia (Mariaren ama), . Noiz kontsultatua: 2019/02/19 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Sarto, Andrea del» Museo Nacional del Prado . Noiz kontsultatua: 2019-05-26 .

WebgrafiaAldatu

BibliografiaAldatu

  • Farthing. S. (1001). Pinturas que hay que ver antes de morir, Grijalbo.
  • J. Wasserman. (1975). Leonardo da Vinci. New York: Abrams.
  • A. fregolent. (2003). Leonardo el hombre universal. Madrid: Ediciones Témpora.
  • F. Zöllner. (2000). Leonardo Da Vinci 1452-1519. Alemania: Taschen.
  • F. Zöllner. (2003). Leonardo da Vinci 1452-1519 Obra pictórica completa y obra gráfica. España: Taschen.