Ireki menu nagusia

Maximiliano I.a Habsburgokoa[1] (Wiener Neustadt, Austria, 1459ko martxoaren 22a - Wels, Austria, 1519ko urtarrilaren 12a) 1486-1519 bitartean Erromatarren erregea (Alemaniako erregea), 1493-1519 bitartean Austriako artxidukea eta 1508-1519 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen. Haren erreinaldian finkatu zen Habsburgotarren nagusitasuna[2].

Maximiliano I.a Habsburgokoa
Albrecht Dürer - Portrait of Maximilian I - Google Art Project.jpg
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1486-04-09 -
Bizitza
Jaiotza Burg Wiener Neustadt Itzuli1459ko martxoaren  22a
Herrialdea  Germaniako Erromatar Inperio Santua
Heriotza Wels Itzuli1519ko urtarrilaren  12a (59 urte)
Hobiratze lekua St. George's Cathedral, Wiener Neustadt Itzuli
Familia
Aita Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ama Eleanor of Portugal, Holy Roman Empress
Ezkontidea(k) Maria Borgoinakoa  (1477-08-19 -
Ana Bretainiakoa  (1490 (egutegi gregorianoa) -  1491 (egutegi gregorianoa))
Bianca Maria Sforza Itzuli  (1493 (egutegi gregorianoa) -  1510 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Habsburgo
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Confraternity of the Rosary Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Maximilian gA 1497.jpg

BizitzaAldatu

Frederiko III.aren eta Leonor Trastamarakoaren semea zen. Borgoinako etxeko oinordekoarekin, hots, Karlos Izukaitzaren alaba Maria Borgoinakoarekin, ezkondu zen Ganten[3]. Ezkontza horren bidez, Herbehereak eta Franko Konderria eskuratu zituen; Borgoinako dukerria eta Pikardia, berriz, frantziarren esku geratu ziren[4]. Maximiliano eta Mariak bi seme-alaba izan zituzten: Filipe I.a Gaztelakoa (1478-1506) eta Margarita Austriakoa (1480-1530). Maria 1482an hil zen.

1490ean Ana Bretainiakoarekin ezkondu zen ahalordez. Ezkontza horren ondorioz Erromatarren erregina titulua hartu zuen Anak. Ondorio larriak ekarri zituen elkartze horrek, Frantziako erregeak ez baitzuen bere onarpena eman, eta frantsesek probokaziotzat jo zuten. Aurrerago, ezkontza baliogabetua izan ostean, Ana Karlos VIII.a Frantziakoarekin ezkondu zen. 1494an, Maximiliano Blanka Maria Sforzarekin ezkondu zen.

1493an, Frederiko III.a hil eta berehala, Karlos VIII.a Frantziakoa Italia erasotzen hasi zen; horrek gatazka-ziklo luze bati hasiera eman zion. Maximiliano Veneziarekin aliatu zen 1495ean, eta Liga Santuarekin gero, frantsesei eutsi ahal izateko[4]. 1496an semea Espainiako Joana Eroarekin ezkonarazi zuen eta hala bere erresuma Espainiakoari lotu zion[5].

1508an, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore titulua hartu zuen, Julio II.a aita santuaren baimenarekin[3]; horrela enperadorea aita santuak koroatzeko mendetako ohiturari amaiera eman zion. Maximiliano ezaguna da Reichstagen erreforma egin izanagatik; Inperioaren eraketa sakonki eraldatu zuen.

1519ko urtarrilean hil zen Welsen (Austria). Biloba zuen Karlos V.a izan zen haren ondorengoa, Filipe semea 1506an hila baitzen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Habsburgokoa