Donatello
Donato di Niccolò di Betto Bardi (Florentzia, c. 1386 – ib., 1466ko abenduaren 13a), Donatello ezizenaz ezagunagoa, Pizkunde hasierako italiar artista eta eskultorea izan zen[1]. XV. mendeko Italiako eskultore handiena izan zen eta haren obrak izugarrizko garrantzia izan zuen Italiako iparraldeko artean.
Donatello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Donato di Niccolò di Betto Bardi |
Jaiotza | Florentzia, c. 1386 |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Florentzia, 1466ko abenduaren 13a (79/80 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo basilika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Bicci di Lorenzo Giovanni d'Ambrogio |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta margolaria |
Lantokia(k) | Florentzia Padua Erroma Ferrara Lucca Mantua Modena Napoli Pisa Prato eta Siena |
Enplegatzailea(k) | Lorenzo Ghiberti (1400(e)ko hamarkada - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Early Renaissance (en) |
Genero artistikoa | arte sakroa equestrian portrait (en) erretratua margolaritza mitologikoa |
Donatellorekin iritsi zuen gailurra Italiako Quattrocentoko eskulturagintzak. Giza irudiaren adierazpena zuen kezka nagusia, eta beti ahalegindu zen bere eskulturetan edertasunaren helburu klasikoa gauzatzen; baina, azken urteetan, espresionismo dramatiko eta espiritual baten aldera jo zuen. Quattrocentoko artista berritzailetan nagusietakoa izan zen eta eragin handia izan zuen bere garaitik aurrera eskulturan ere.
Bizitza
aldatuDonato di Betto Bardi zuen benetako izena, eta 1386 inguruan jaio zen. Lorenzo Ghibertirekin eta Nanni di Bancorekin hasi zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide izan zen Florentziako katedralean. Bere lehen obrek (Dabid, 1408, marmolezko eskultura) eragin gotiko nabaria dute.
Lehen urte horietan, estilo gero eta klasikoagoz, zenbait eskultura egin zituen Orsanmichele, florentziar gremioen elizarako. 1411-1413 bitartean, haritzaileen gremioak eskaturik, San Marko eskultura zizelatu zuen, forma askoz ere biziagoak, errealistagoak dituena Dabid-ek baino. Armaduragileen gremioaren aginduz, San Jorge bat egin zuen (1415-1417), bere mugimendu eta adierazkortasun indarragatik guztiz bikaina. Eskultura bera baino garrantzitsuagoa ordea, eskulturaren oina da; marmolezko baxuerliebe bat egin zuen oinean Donatellok, San Jorge dragoia hiltzen, eta han erabili zuen aurreneko aldiz schiacciato («zapaldua») deritzan teknika, erliebe joko fin baten bitartez efektu espazial bitxia sortzen duena. Teknika hau hamar bat urte geroago margolaritzan erabiltzen hasi zena.
1415-1426 bitartean Profeten eskulturak egin zituen Florentziako katedraleko kanpandorrerako; aipatzekoa da horien artean Habacuc, Il Zuccone edo burusoila deitua. Bestalde, 1425ean egin zuen Joan XXIII.a antipaparen hilobia-k berebiziko eragina izan zuen ondoko hilobi-eskulturan.
1431-1433 bitartean, Michelozzo arkitektoarekin batera, bigarren bidaia egin zuen Erromara -oso gazte zelarik joan zen aurreneko aldiz, Filippo Brunelleschi zuela lagun-, eta bertan aztertu zuen arte greko-erromatarra. Erromatik itzuli zenean Cantoria (1433-1439) egin zuen Florentziako katedralean, haur dantzariak (putti) ageri dituen friso luze bat, apaingarri klasikoez inguratua. 1440 inguruan sortu zuen bere obrarik famatuenetako bat, beste Dabid bat, brontzezkoa eta arroparik gabea, Pizkundeko lehen eskultura biluzia.
Geroago, 1443-1453 artean, Paduan bizi izan zen, eta han egin zuen, brontzez, San Antonio elizako aldare nagusiko erretaula. Erretaula honetan eskulturari aplikatu zion Pizkundeko perspektiba; orobat egin zuen Paduan Gattamelata condottieroaren estatua (brontzezkoa, 1453), eredu klasikoetan inspiratua.
1453an itzuli zen Florentziara. Azken obretan klasizismotik gero eta urrunagoko estiloa erabili zuen, adierazkortasun berezikoa; Maria Magdalena (1453) da estilo horren agergarri nagusia. Zurean zizelatua da, eta patetismoaren adierazgarri da erabat, batere zerikusirik ez duela hasierako Quattrocento-ko hastapenekin. Azken urteetako beste obra batzuk, Judit eta Holofernes (brontzezkoa, 1453-1457) eta San Lorenzo basilikako pulpituak (1460 aldean) dira.
1466an hil zen Donatello, Florentzian.
Artelan nagusiak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Pierluigi De Vecchi & Elda Cerchiari, I tempi dell'arte, 2. liburukia, Bompiani, Milano, 1999. ISBN 88-451-7212-0