Galleria dell'Accademia (Florentzia)

Galleria dell'Accademia, Florentziako Akademiaren Galeria, hiri italiar honetako museo bat da, 1562an sortua, eta 1784an orain dagoen eraikinean kokatua, Ricasoli kalean, Duomoaren eta Piazza San Marco delakoaren artean.

Galleria dell'Accademia (Florentzia)
Galleria dell'Accademia
Galleria dell'Accademia di Firenze
Galleria dell'Accademia e Musei del Bargello
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′37″N 11°15′32″E / 43.7769°N 11.2589°E / 43.7769; 11.2589
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1784
Inaugurazioa1784
Arkitektura
Azalera2.400 m²
Ondarea
Bisitariak urtean1.719.645
Kontaktua
HelbideaVia Ricasoli 58-60 eta Via Ricasoli 58, 50122 Firenze
E-postamailto:ga-afi@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-055-238-8609 eta tel:+39 055 0987100
Webgune ofiziala

Ospetsua da batez ere 1873az geroztik Michelangeloren David bertan dagoelako, apropos sortu zitzaion kupula baten azpian.

Michelangeloren beste lan ikusgarri batzuk ere badaude bertan: Julio II.a aita santuarentzat izan behar zen mausoleorako sortu zituen eskultura amaitugabeak tartean. Florentziako historian garrantzia izan zuren hainbat egile ospetsuren lanak ere badaude bertan: Giotto, Paolo Uccello, Sandro Botticelli, Perugino,Filippino Lippi, Ghirlandaio, Daniele da Volterra, Cosimo Gamberucci, Bronzino, Pontormo, Francesco Salviati...

13. eta 14. mendeetako artelan bikainengatik ere nabarmentzen da museoa. Bitxia da baita ere bertako gliptoteka, 18. eta 19. mendeetako igeltsuzko busto bilduma izugarria. Neoklazisimoaren garaian, Italiara bidaia modako bihurtu zenean Europako aberatsen artean, bereziki ingelesen artean, Florentziako lantegietan bustoak enkargatzen zituzten. Marmol gehienak bakoitzak etxera eramango zituzten, baina igeltsuzko modeloak museo honetan gorde dira asko.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu