Egino Mallea jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Bergaran. Kultur Intereseko Ondasun

Egino Mallea jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen pizkundetar estiloko jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Mazterreka kaleko 1. zenbakian, eta Irizar jauregitik hurbil. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Egino Mallea jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Egino Mallea jauregiaren irudia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′10″N 2°24′45″W / 43.11933°N 2.41252°W / 43.11933; -2.41252
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1585
Arkitektura
EstiloaArkitektura manierista
Ondarea
BICRI-51-0001575
47

1585ean eraiki zen. Etxearen pizkundetar manierista estiloko fatxada nagusia nabarmentzen da, Pedro Ibarra arkitektoak egina.

Ezaugarriak aldatu

Egino-Mallea Jauregiaren errenazimendu garaiko aurrealdea Gipuzkoan ondoen mantentzen denetakoa da. Estilo manieristaren ezaugarri guztiak ditu: soiltasuna, apaingarri gutxi eta elementu klasikoen antolamendu simetrikoa. 

Fatxadaren erdialdean portada eder bat dago, garaipen-arkua bailitzan. Eraikinaren hiru solairuek oso antzeko egitura dute. 

Sarrera dobelekin apaindutako erdi-puntuko arku bat da. Bi zutabe joniko ditu alde bakoitzean. 

Solairu nagusiak oso antzeko egitura du, baina ez du erdi-puntuko arkurik. Bao dintelduna dauka eta zutabeek apaindurak dituen friso bati eusten diote. Goiko solairuko baoa txikiagoa da. [1]

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu