Errekalde jauregia

Eraikitako ondare nabaria Bergaran. Frantzisko Xabier Munibe, Peñaflorida kondearen jauregia.

Errekalde jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi neoklasiko bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Koldo Eleizalde kaleko 30. zenbakian. Itxura orokorra, XVI. mendeko jauregiena da, nahiz eta osagai asko, XIX. mendekoak diren, estilo erromantikokoa hain zuzen.[1]

Errekalde jauregia
Errekalde jauregiaren aurrealdea.jpg
Errekalde jauregiaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Bergara
Koordenatuak 43° 07′ 02″ N, 2° 24′ 41″ W / 43.1173413°N,2.41125762°W / 43.1173413; -2.41125762Koordenatuak: 43° 07′ 02″ N, 2° 24′ 41″ W / 43.1173413°N,2.41125762°W / 43.1173413; -2.41125762
Arkitektura
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Kontaktua
Helbidea Juan Irazabal pasealekua, 1

1718ko matxinadan bertan zegoen jatorrizko dorretxea ordezkatu zuen jauregiari su eman zitzaion. XIX. mendean jauregi hau berreraiki zuten, eta sotorako kanpoaldeko sarbidea beharbada XVI. mendeko jauregia aztarna litzateke.

Xabier Munibe, Peñafloridako kondea Bergarako Errege Mintegian jardun ohi zuenean jauregi dotore hau bere bizilekutzat hautatu zuen. Bertan, Valentin Foronda ere bizi izan zen.

Jauregia inguratzen duen ingeles estiloko XIX. mendeko lorategia ere Bergarako altxorretako bat da.

Gaur egun, Laboratorium Bergara museoaren egoitza da.

Loretagi ingelesaren panoramika
Errekalde jauregiko loretagi ingelesa udazkenean. Aurrerago, Bergarako Alde Zaharra.

ErreferentziakAldatu

  1. Gil Massa, Jesús.. (2001). Urbanismo y arquitectura civil en Bergara : siglos XIII-XVIII. Bergarako Udala ISBN 84-923475-8-9. PMC 433136660. Noiz kontsultatua: 2019-11-26.

Kanpo estekakAldatu

Zabala, Amaia: Errekalde Jauregiaren historia eta bitxikeriak ezagutzen. Goiena. 2019-08-30