Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala[1] (UHUN; gaztelaniaz: Universidad Nacional de Educación a Distancia edo UNED) Espainiako unibertsitate bat da, 1973an hasi zelarik hezkuntza lanetan. Bertaratu beharrik gabe ikasgaiak burutzeko aukera eskaintzen du, Internet eta ikus-entzunezkoen bitartez.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
Datuak
Izen ofiziala
Universidad Nacional de Educación a Distancia
Izen laburraUNED
MotaUnibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuropean University Association (en) Itzuli, Conference of Rectors of Spanish Universities (en) Itzuli, Unión de Editoriales Universitarias Españolas, Open Education Global (en) Itzuli eta Coalition for Advancing Research Assessment (en) Itzuli
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
ErrektoreaAlejandro Tiana Ferrer (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1972
webgune ofiziala
Facebook: UNED.ES Twitter: uned LinkedIn: uned Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak aldatu

Goi mailako ikasketak egiteko aukera eskaintzen du, eskoletara joateko beharrik gabe. Erakunde honen helburua hezkuntza eta ikerkuntza bitarteko desberdinen bidez aurreratzea eta hedatzea da: besteak beste, irrati eta telebista programen bidez, material didaktikoen bidez, posta bidezko ikastaroen bidez eta bitarteko informatikoen bidez. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea 1973. urtean sortu zen. Madrilen du egoitza nagusia, baina Espainiako estatuko lurralde osoan ditu adarrak. Hiru irakasbide nagusi erabiltzen ditu: ikasleari ikastetxean bertan eskaintzen zaion tutoretza, irakaskuntza eta aholkularitza sistema; ikus-entzunezko bitartekoak (irratia eta telebista gehienbat), gai jakinei buruzko eskolak eta erreportajeak eskaintzen dituztenak; eta hitzaldi sistema, ikastetxean bertan edo bideo bitartez jaso daitekeena. Azkenik, Unibertsitateak berak bere unitate didaktikoak argitaratzen ditu.

UHUNi atxikitako Euskal Herriko ikastetxeak aldatu

Euskal Herrian UHUNi atxikitako unibertsitate ikastetxeak ondoko hauek dira:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]

Kanpo estekak aldatu