Juan Mugertza
Juan Mugertza Sasieta[1] (Elgoibar, 1900ko maiatzaren 6a - Mungia, 1937ko maiatzaren 5a) atleta izan zen, distantzia ertain eta luzeetan espezializatua.[2]
Juan Mugertza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Muguerza Sasieta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Elgoibar, 1900eko maiatzaren 6a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Mungia, 1937ko maiatzaren 5a (36 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuJuanito Mugerza gazte-gaztetik ibili zen atletismoan. Lehendabiziko Espainiako Txapelketan, Donostian 1917an egin zena, 1.500 eta 5.000 metroko lasterketak irabazi zituen 17 urte zituela.
1921 arte, lasterketa berak irabazi zituen, 1920an 5.000ekoa izan ezik. 800 metrokoa ere bitan irabazi zituen (1918 eta 1921ean) eta, bitxikeria moduan, 1921ean 110 metro hesiduna ere irabazi zuen (lasterketa hori egiten zuten lehendabiziko aldia zenez adituak ez zeudelako)[3].
1919an Behobia-Donostia lasterketaren lehendabiziko edizioa ere irabazi zuen.
1920an Anberesko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina ez zen ongi aritu: 5000 metroko lasterketan lehendabiziko errondan seigarren izan zen,[4] eta 1500ekoa ez zuen bukatu.[5]
1921ean Rifeko gudan borrokatzeko deitu zuten eta ez zuen berriro lasterketetan parte hartuko.[6]
Gerra Zibilean hil zuten matxinoek, Mungia bonbardatu zutenean.
1943an, Elgoibarren bere omenez Juan Muguerza Nazioarteko Krosa izeneko lasterketa sortu zuten, eta ezagun egin da nazioartean.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ (Gaztelaniaz) José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007): «Juan Muguerza Sasieta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Espainiako Atletismo Federakuntza
- ↑ Athletics at the 1920 Antwerpen Summer Games: Men's 5,000 metres
- ↑ Athletics at the 1920 Antwerpen Summer Games: Men's 1,500 metres
- ↑ Diario Vasco: Leyendas del Muguerza
- ↑ (Gaztelaniaz) Juan Muguerza Nazioarteko Krossa: Historia