Zibergara Elkartea

Debagoieneko bailarako burujabetza teknologikoa sustatzeko elkartea

Zibergara 2012ko udan[1] Bergaran sortutako eta jomugan Debagoieneko burujabetza teknologikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Elkarte bezala erakundetu zen 2023. urtean.

Zibergara Elkartea
Datuak
Motaelkartea
HerrialdeaEuskal Herria
Historia
Sorrera2012
webgune ofiziala

Helburuak aldatu

Ondorengo helburuak ditu bere estatutuen arabera: [2]

  • Burujabetza teknologikoaren bidean pausuak ematea, burujabetza materialen ikuspegi integrala bermatuz, eta interkooperazioa, elkartasuna eta zaintza harremanen eta proiektuen erdigunean jarriz.
  • Merkatuaren gainetik herri eta komunitateek teknologiari loturiko gaietan erabakiak hartzeko gaitasuna izatea.
  • Herritarrak arlo teknologiakoan gaitu eta ahalduntzea, azpiegituren zein sortu daitezkeen proiektuen gaineko erabakiak hartu ahal izateko.

Proiektuak aldatu

Hainbat proiektu landu dituzte sorreratik.[3]

Teknologia libreko proiektuak jendartean:

  • MokolokoM[4]: proiektu komunikatiboa. Talde eta pertsonen webgune/blog-ak sustatzeko zerbitzari komun bat eta agregatzaile bat (2014tik).
  • Elkartela[5]: Bergarako horma digitala da. Telegrameko kanal honetan itsasten dira herriko ekimenak iragartzeko kartelak.
  • Batu: Bergarako agenda amankomunatua Ehundurekin batera, Gacio teknologiarekin (2023tik).

Proiektu sozioekonomikoak:

  • EHUNA: Bergaran eta Debagoienean telekomunikazio operadora herritarra sortzeko proiektuan (2023tik).
  • Guifi.net[6]: internet sare libre eta neutrala Euskal Herrian eta Debagoienean zabaltzeko ekimena (2014tik).

Formazio eta Jarduerak:

  • Eskuliburu Ilustratuta[7]: irratsaioa teknologia, produkzio eredu berri eta kultura librearen inguruan Txapa Irratian (2014-2015).
  • Wikiehundu: wikipedia kultura zabaldu eta Bergarako edukia editatzeko ekimena.

Azpiegitura eta zerbitzu aurreratuak:

  • Nextcloud[8]: laino partekatua martxan daukagu elkarteko bazkideentzat (2023tik).
  • Herri liburutegi digitala: Bacalhau taldearekin batera liburu elektroniko askeak partekatzeko proiektua (2015).

Teknologiaren erabilera:

  • MokoLoL[9]: Euskalgintza, burujabetza teknologikoa eta artea batzeko sorturiko Telegramerako sticker paketea (2018)

Erreferentziak aldatu

  1. «Zibergara: teknologia berriek batu duten boskote gaztea - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2022-12-17). «Zibergara burujabetza teknologikoa sustatzeko elkartea» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  3. Proiektuak – zibergara.net. 2014-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. MokolokoM – Bergarako Internet Jarioa. 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  5. «elkartela» Telegram (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  6. «Bailaran 'guifi.net' dinamizatu nahian - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  7. Eskuliburu ilustratua – Txapa Irratia 97.20 FM. (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  8. «Nextcloud» Nextcloud (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  9. «Add sticker set MokoLoL on Telegram» Telegram (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).

Kanpo estekak aldatu