Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa

Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa historiaurreko aztarna arkeologikoak dituen naturgunea da, Soraluze, Elgoibar, Azkoitia, Bergara eta Antzuola udalerrien artean kokatua, Gipuzkoako mendebaldean, Deba eta Urola bailaren arteko mendilerrroan. Jose Miguel Barandiaranek aurkitu zituen megalitoak eremua ikertzen ari zela 1921 eta 1922an. Hamasei aztarna megalitiko ezagutzen dira: hamar tumulu, menhir bat eta bost trikuharri. Dena dela, gehiago ere egon daiteke.[1]

Hirukurutzetako trikuharria.
Agerreburu trikuharria.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa aldatu

Estazioa Gipuzkoa mendebaldean dago, historikoki Deba eta Urola haranen arteko pasaleku izan den Irukurutzetako mendilerroan. Karakate menditik 500 metro ingurura dago iparralderen dagoen monumentua. Hegoalderen dagoen monumentua, berriz, Elosu inguruan dago, Agerreburu menditik 150 metro ingurura.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

  • Agerreburu
  • Aitzpuruko Zabala
  • Atxolin
  • Iruiya
  • Irukurutzeta
  • Kerexetaegia Hegokoa / Keixetako Egiya hegoaldeko trikuharria

Tumuluak aldatu

  • Aizkoin
  • Atxolin Txiki
  • Kerexeta / Keixeta
  • Kerexetaegia Iparrekoa / Keixetako Egiya iparralde
  • Kutzebakaar
  • Maurketa
  • Naasiko Goena
  • Pagobedeinkatu
  • Gizaburua

Menhirra aldatu

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 16 monumentu aipatzen dira.[2]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu