Errotalde jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Bergaran

Errotalde jauregia, Aroztegitarren dorretxea eta oinetxea izan zen. Santa Ana jauregia ere deitzen zaio dokumentazioan, ermita horretatik gertu dagoelako. Batzuetan, Aroztegi dorretxea izenaz ere agertzen da[1].

Errotalde jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′09″N 2°24′39″W / 43.1193°N 2.41092°W / 43.1193; -2.41092
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea33

Gaur egun Bergarako udal liburutegia, Udalaren Kultur Etxearen egoitza eta Jardun Euskara Elkartea dago bertan.[2][3]

Historia aldatu

Santa Anako parke edo lorategian ikusten den Errotalde jauregia Aroztegitarren leinuko adar batek eraiki zuen 1598 eta 1604 urteen artean, antzinagoko dorretxe bat zegoen lekuan. Jauregiaren barrua oparotasunez aberastu zuten 1615. urtearen inguruan, sabai, erlaitz, eskailera eta teilatu-hegalaren zuretan egin ziren tailatutako dekorazio ederrekin. Etxea Murua familiarena izatera pasa zen 1661.ean. Izan ere urte horretan erosi egin zuen Errotalde Santiagoko Ordenuko zaldun eta Sevillan zituen negozioei esker gizon aberatsa zen Martin Murua Elorregi kapitainak. Honek aldaketa nabarmenak agindu zituen: Bere armarria ipini zuen jauregiaren fatxadan, leihoak handitu eta zabaldu zituen eta burdin-lan primerakoak diren karel eta balaustrekin hornitu zituen leihoak.[4]

 
Errotalde jauregiko armarria
 
Errotalde jauregiko eskaileretako egurrezko sabai landua

Lorategia aldatu

Jauregi hau Santa Anaren ermitagatik eta Frantzisko Borjakoaren predikuarengatik ezaguna bada ere XIX. mendeko lorategi aberatsa dauka.

Oso eraldatua dagoen arren, elementu begetal eta arkitektoniko interesgarriak mantentzen ditu, hagin ikusgarria (Taxus baccata) eta etxearen atzealdean dagoen Aranerreka gaineko zubia esate baterako.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Gil Massa, Jesús.. (2001). Urbanismo y arquitectura civil en Bergara : siglos XIII-XVIII. Bergarako Udala ISBN 84-923475-8-9. PMC 433136660. (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
  2. «Kontaktua» Jardun Euskara Elkartea 2013-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  3. https://web.archive.org/web/20200810022645/http://mapak.ararteko.eus/p/bergarako-udal-liburutegia/
  4. https://www.bergara.eus/es/node/798
  5. «Errotalde Jauregiaren lorategia | Turismoa» www.bergaraturismo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).