Arrese etxea (Bergara)

eraikitako euskal ondare nabaria Bergaran

Arrese etxea Bergaran (Gipuzkoan) dagoen XVI. mendeko hiri jauregi bat da, Gaztelako jauregi pizkundetarren tipologiari dagokiona. Izkinan balkoi eta armarria du eta egun hainbat etxebizitza ditu solairuetan. Barrenkaleko 30. zenbakian kokatzen da, Irizar jauregiaren parean.

Arrese etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
Arrese etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′07″N 2°24′45″W / 43.11869°N 2.41242°W / 43.11869; -2.41242
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea17
Artikulu hau Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrese etxea».

1998ko maiatzaren 28an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Lau solairu ditu eta lau isurkitako estalkia (bi aldetarako beste estalki bat ere aurkezten du). Hormak, zabalera nabarmenekoak, harlanduzkoak dira, erlaitzaren lerroa pasatzen ez duten garitoi batzuez burutuak.

Fatxada nagusia, mendebaldera, bere behe oinean lau hutsune dituen arkupe batez osatzen da, horietatik hiru ateburudunak eta beste bat erdi puntuko antzinakoa (orain dela gutxi arte hutsune hauek lau erdi puntuko arkuek osatzen zuten, horietatik bi erdi puntuko goratu berriak eta beste bi zaharrak, hauetako bat dobela hundikoak, ziurrenik ere eraikuntzaren berezko sarrera osatzen zuena eta errespetatu dena). Fatxadaren beste zatiak ordenan disposaturiko balkoiak aurkezten ditu. Hegoaldera zuzendutako fatxadak, balkoiez gain, leihoak ere baditu. Beste fatxadek patiora ematen dute eta hainbat aldaketa pairatu dutenez ez dute interesik.

Fatxada nagusia eta kanpoko albo batekoaren artean, bigarren solairuaren mailan, eta hau gainditurik bai gainetik eta azpitik, eraikuntzaren elementurik interesgarriena kokatzen da: izkinako balkoi eta armarriak osatutako multzoa.

Balkoia izkinari egokitzen zaio eta hainbat ornamentuzko elementu aurkezten ditu. Hutsunea izkinako arku moduan irekitzen da barrurako erorketa batez, hegaldutako erlaitza batean eta hiruki moduko frontoi batez errematatua. Hutsunea joniar pilastrek zeharkatzen dute. Frontoiak bere erdigunean andere baten bustoa eta akroterak aurkezten ditu goi-erliebean. Arkuartean apaindura erradiala duten tondoak ikus daitezke. Balkoi honen pean izkinako armarri eder bat dago, kuartelatua eta arrapalan agertzen diren bi lehoiz inguratua.

Aurrekotik eratortzen dena eraikin honen interesa bere elementurik gailenenetan dagoela da, hau da, Barrenkale eta Arrese Zeharbidea kaleetara ematen duten fatxadetan, azken honetatik ikus daitekeen mehelina eta bere hutsuneen disposizioan, izkinako elementuetan (balio berezikoak), garitoi, erlaitzean bere garaierari dagokionean eta estalkiaren eraikitze eta egiturari dagokion irtenbidean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa