Iriaun gaztelua

Erdi Aroko gazteluaren aztarnak

Iriaun gaztelua, Elosua gaztelu edo Gaztelu deituriko haitzaren goialdean kokatzen da (579 metro i.m.g.). Urolako komunikazio bidea kontrolatzen zuen nafar jatorriko gaztelua izan zen, Aitzorrotzeko tenentzia barrukoa.

Iriaun gaztelua
Iriaun edo Elosuako erdi aroko gazteluaren aztarnak, Aizpurutxo haranaren gainean
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°08′06″N 2°21′50″W / 43.1348924°N 2.3640047°W / 43.1348924; -2.3640047
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea

Kokagunea aldatu

Bergarako Elosua auzoaren Hego-ekialdean dago, Azkoitiako mugatik oso gertu, bi komunikazio ardatzen ondoan. Lehenengoa Deba eta Urola arroen artean zeharreko mendiko bidea zen, abelbide gisa erabilia neguko eta udako larreen artean. Gipuzkoako ibilbide luzeko lehenengoetako bide bat zela onartzen da. Bigarrenak Deba eta Urola arroak lotzen zituen, Bergara eta Urola erdiko bailararen artean. Azkoitiko hiribildu tituluan, 1324.egoa, erregeak behartzen zuen Arrasate eta Getariako kaiaren arteko garraioak Urolako herri horretatik igarotzea, beraz, Elosuako bidea erabiltzea. Elosun oraindik urtean behin egiten da Euskal Herriko mendiko azokarik ezagunenetako bat.[1]

Aipatutako lekuan, 20x7m-ko haitz baten gainean kokatzen zen gaztelua.

Ezaugarriak aldatu

Rodrigo Semenez Erradakoak ez zuen aipatu gaztelu hau Gaztelako Alfontso VIII.ak bereganatutakoen artean, 1200 urtean[2]. Hainbat idazlek adierazi dute, metro gutxira dagoen Elosuko San Andres eliza gazteluko harlanduez eraiki zela. Horren ondorioz, oso urriak dira geratu diren aztarnak: zulo borobilak zutoinak sartzeko, harkaitzean itxituretarako zizelkatutako hutsuneak, harrizko lerro gutxi batzuk eta lubetak. Gazteluak bi egitura edukiko zituen: dorre altua goialdean eta eremu harresitu zabalago bat azpian, Oiartzungo Beloagako gazteluaren antzera. Beheko egituratik pasako ziren, behartuta, bidea erabiltzen zutenak.[3]

Mertxe Urteagak eta duela urte gutxi, Iñaki Sagredo arkeologoek miaketa lanak egin dituzte gazteluaren aztarnak topatzeko. Iñaki Sagredok buztin-egosizko argamasa zatiak topatu zituzten, egurrezko egituretan ohikoak zirenak. Beraz, ondorioztatu dute gazteluak egurrezko egitura izango zuela. Dorre bat izango zuela ere uste du arkeologoak, baita bizileku eta egurrezko barrera bat ere. Lubanarro bat aurkitzea ere espero da.[4]

Gazteluaren gizarteratzea aldatu

Azkoitian, gazteluaren ezagutza eta, oro har, Azkoitiak Nafarroako erresumarekin izan zituen loturen inguruko ikerketak zabaltzea helburu duen elkarte bat sortu zen: Iriaun elkartea[5]

Lege izendapena aldatu

Gazteluaren ingurunearen Balizko Arkeologia Gune aitortza eman zitzaion 1997ko irailaren 11n.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Elosua (Bergara, Gipuzkoa). Gazteluak» www.aranzadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-22).
  2. Ibidem
  3. (Gaztelaniaz) URTEAGA, ARTIGAS, M. MERCEDES. “La fortaleza de Elosua”. Arkeolan, 6 zk.(1999), 37-38.orr. [online: http://www.arkeolan.com//arkeolan/down/portafolios/boletin_6.pdf ikusia: 2020-06-22]
  4. «Iriaun gazteluaren misterioa • ZUZEU» ZUZEU 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  5. «Iriaun elkartea: 'Elkartearen ateak zabalik dauzkagu Kultur Etxeko bulegoan, edozein ekarpen egiteko' - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).
  6. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd1997005419 [ikusia: 2020-06-22]

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) RUIZ DE ARBULO GONZÁLEZ, IZASKUN. "Castillo de Iriaun, en Elosua". Arkeoikuska: Investigación arqueológica, 2018 zk., 2018, 404-406 or. ISSN 0213-8921
  • (Gaztelaniaz) BARRENA OSORO, ELENA. Gipuzkoako komunikabideen historia 1. Aintzinaroa eta ertaroa. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia, 1991. ISBN 84-7907-050-1

Kanpo estekak aldatu